Berriak Gabon Parkean begirale gisa lan egiteko deialdia

Gabon Parkean begirale gisa lan egiteko deialdia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Gazte Zerbitzuak Gabon Parkean begirale gisa lan egiteko deialdia zabaldu du. Abenduaren 27an, 28an eta 29an, goiz eta arratsaldez egin beharko dute lan hautatuek. Interesa duenak azaroaren 24ra arteko epea du izena emateko. Horra xehetasunak:

Ezinbesteko baldintzak:

  • Azkoitian bizi izatea. Padroia ekarri beharko da.
  • Euskaraz hitz egitea
  • 18 urte beteak izatea.
  • CVa entregatu, eskatzen diren ziurtagiriekin eta kontaktuak esperientzia ziurtatuz.

Baloratuko dena:

  • Aisialdi mailako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak (0.5 puntu agiri bakoitzeko)
  • Hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin zerikusia dutenak; magisteritza, pedagogia, gizarte hezkuntza, psikologoia, psikopedagogia, haur hezkuntza zikloa… (0.5 puntu agiri bakoitzeko)
  • Haurrekin aisialdi proiektuetan, programatan lan esperientzia izatea. (0.1 puntu programako edo hileko).
  • EGA titulua edo baliokidea izatea (0.5 puntu agiriko)

IZEN-EMATEA; azaroaren 13tik 24ra Azkoitiko Gazte Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00era)

Izen emate orria deskargatu

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut