Berriak Udala hainbat hobekuntza ari da egiten Elkargunean

Udala hainbat hobekuntza ari da egiten Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9690

Udalak eta Aldundiak gaur lankidetza hitzarmena sinatu dute Elkarguneko hainbat hobekuntza finantzatzeko.

Udala hainbat inbertsio burutzen ari da Elkarguneko ekipamenduak hobetzeko. Horren harira, gaur goizean Javier Zubizarreta alkateak eta Kiroletako diputatu Denis Itxasok lankidetza hitzarmena sinatu dute 2017-2020 aldian kirol azpiegiturak eraldatzeko, berritzeko, lekuz aldatzeko eta ordezkatzeko Foru Aldundiak martxan duen lau urteko planaren baitan. Foru diputatuak Aldundiko kirol zuzendari Goizane Álvarez izan du bidelagun.

Sinatutako akordioaren arabera, Udalak 44.957,38 euroko diru-laguntza jasoko du Aldunditik jada exekutatu diren edo exekuzio fasean dauden hobekuntzentzat. Batetik, Ibai-Ondo kalean kiroldegiko pistara eramaten duen arrapala bat eraiki da  zama lanetarako. Bestetik, Elkarguneko sarrera nagusian eta ondoko ateetan kristalezko estaldurak ipini dira erabiltzaileek aterpe gune bat izan dezaten, eta azkenik, kiroldegiko sarrera zaharreko barukaldeko zein kanpokaldeko ateak aldatuko dira.  Izuaren aurkako barrak izango dituzte ateek sarrera-irteerak errazteko. Aipatu  diren hobekuntzen kostuaren %50a estaliko du Aldundiaren laguntzak. Udal eta foru ordezkariek elkarrekin Zubiaurre-Elkarguneko instalazioak bisitatzeko aprobetxatu dute goiza.

IMG 9628

Denis Itxaso, Javier Zubizarreta eta Goizane Álvarez hitzarmenaren sinaduran.

Rokodromo berria, homologatutako kanastak eta beste ur depositu bat

Foru Aldundiaren laguntza jasoko duten hobekuntzak ez dira bakarrak. Udalak beste 30.000 euro erabili ditu rokodromo berria jartzen. Aurrekoak, txiki geratzeaz gain, ez zuen aukerarik ematen sokekin altueran eskalada praktikatzeko. Oraingoak berriz, bai. Zabaleran 8+3,75 m. ditu eta altueran, 9,76 m. Egitura jarrita dago jada eta materiala, sokak kasu, iristear dira.

Halaber, langileak hasita daude jada saskibaloi-kantxan homologatutako saskiak jartzen. Saski horiek bertan maila goreneko partiduak jolasteko aukera ematen dute. Lurra margotuko da  eta markagailuan ere aldaketak egingo dira, jokalari bakoitzaren dortsala agertuko delarik partidua jarraitzeko. Lan hauek 36.441,43 euro kostako dira.

Elkargunean egin den beste hobekuntzetako bat ur hornidurari dagokiona da. Berez, erabiltzaile guztientzat ur beroa ekoizteko gai da instalazioa, baina une puntualetan, dutxetan erabiltzaile kopurua altu biltzen zen uneetan, ur beroa murriztu egiten zen. Horri soluzioa emateko, bigarren ur depositu bat jarri da. 441 litroko ahalmena du deposituak eta 13.760, 11 euroko aurrekontua. 

IMG 9644

IMG 9630

IMG 9638

IMG 9656

IMG 9706

IMG 9702

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut