Berriak Udalak diru-laguntzak emango ditu Alde Zaharreko lokaletan establezimenduak zabaltzeagatik

Udalak diru-laguntzak emango ditu Alde Zaharreko lokaletan establezimenduak zabaltzeagatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9511

Javier Zubizarreta eta Sara Rodriguez.

Bigarren urtez jarraian, Udalak diru-laguntzak emango dizkie Alde Zaharreko lokal hutsetan 2017an establezimendu komertziala zabaldu duten merkatariei. Laguntzak alokairua ordaintzeko izango dira.

Diru-laguntza eskatzeko epea abenduaren 21ean amaituko da. Udaletxeko arreta bulegoan aurkeztu beharko da eskaera.

Udalak iaz jarri zituen marxan diru-laguntza hauek ekintzailetasuna sustatzearekin batera, Alde Zaharreko lokalak berreskuratzeko asmoz. Iaz bost establezimenduk jaso zuten laguntza estrainekoz.

20.000 euroko partida du Udalak aurtengorako. Laguntzak lokalaren alokairua ordaintzeko direnez, baldintzetako bat da ekintzaileak edo merkatariak lokalaren jabearekin duen kontratuak gutxienez hiru urteko iraupena izatea.

Onuradunek hiru urtez jarraian jasoko dute laguntza. Lehenengo urtean, alokairuaren kostuaren %75a, gehienezko kopurua hileko 300 eurokoa delarik. Bigarren urtean, kostuaren %50a, gehienez 250 euro jasoko dituztelarik hilean. Hirugarren urtean, berriz, alokairuaren %25a lagunduko da diruz eta gehienez 125 euro jasoko ditu ekintzaileak.

“Denok onartzen dugu komertzio txikiak bizitza ematen diela kaleei eta horixe da Alde Zaharrean nahi duguna, lokal hutsak berreskuratzea herriko bihotza delako”, dio Javier Zubizarreta alkateak.

Bere aldetik, Herrixen Merkatari Elkarteko teknikari Sara Rodriguezen hitzetan, “eskertzeko laguntza da. Hasierako urteak gogorrak dira merkatarientzat, negozioa martxan jartzeaz gain bezeroen fidelizazioa lortzen ahalegindu behar dute eta hori ez da egun batetik bestera lortzen. Denbora behar da. Horregatik, diru-laguntza hauen abantaila bat da hiru urterako ematen direla”.

Udalak eskatzaileen artean balorazioa egingo du eta finkatuta dituen irizpideen arabera banatuko ditu laguntzak. Besteak beste, negozioaren originaltasuna, aurreikusitako inbertsioa, sortutako lanpostuak edota alokairuaren prezi

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut