Berriak Azkoitia Lagunkoiak informatika eta internetari buruzko ikastaroak antolatu ditu adin nagusiko pertsonentzat

Azkoitia Lagunkoiak informatika eta internetari buruzko ikastaroak antolatu ditu adin nagusiko pertsonentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9299

Udal ordezkariak eta Azkoitia Lagunkoia taldeko kideak.

Azkoitiko Udalak, Azkoitia Lagunkoiaren eskutik, zahartzaro aktiboa eta osasungarria sustatu nahi du. Hori bultzatzeko, lantzen ari den proposamen ezberdinen artean, adin nagusiko pertsonei zuzenduriko ikastaroak antolatu ditu datorren hilabeterako.

“Azkoitia Lagunkoia taldetik nahi duguna da adinduen bizi kalitatea hobetzea et horrek esan nahi du garapenerako aukerak eskaintzea, bizitzeko modu osasungarriak, sozialak eta parte-hartzaileak indartuz”, dio Nekane Larrañaga zinegotziak. “Taldeak ekimen ezberdinak aztertu ostean, informatikako eta interneteko ikastaroekin hastea erabaki da”.

Ikastaroen helburua da informatika mundura hurbiltzeko aukera eskaintzea. Lehenengo ikastaroa azaroaren 13tik 17ra emango da “Zure lehenengo urratsak informatika munduan” izenburupean. Hamar orduko iraupena izango du eta saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira.

Bigarrenean internetari buruzko oinarrizko ezagupenak erakutsiko dira. Azken hau azaroaren 14tik 27ra izango da eta partaideek, besteak beste, nabigatzen edota posta elektronikoak bidaltzen ikasiko dute. Ikastaro honek 20 ordu izango ditu eta 16:00etatik 18:00etara izango dira saioak.

Ikastaro biak Elkargunean izango dira, bertan KzGuneak duen gelan.

Bata zein bestea doakoak dira eta izen-emate epea jada zabalik dago. Interesa dutenek 943 02 36 19 telefonora deitu dezakete (arratsaldez) inskribatzeko edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi.

Emozioei buruzko tailerra

Informatikako ikastaroen ostean, Azkoitia Lagunkoiak emozioen inguruko tailerrarekin  emango dio jarraipena bere jarduerari. Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatuko da tailerra eta adituen eskutik, arlo psikologikoa landuko da. Datorren urte hasieran izango da baina oraindik ez da data zehaztu. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut