Berriak Visesak lizitaziora atera ditu Floreagan eraikiko diren 30 babestutako etxebizitzen eraikitze lanak

Visesak lizitaziora atera ditu Floreagan eraikiko diren 30 babestutako etxebizitzen eraikitze lanak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6892

Visesako zuzendari Carlos Quindós eta Javier Zubizarreta alkatea etxeak eraikiko dituzten tokian. 

Visesak lizitaziora atera ditu Floreagan eraikiko diren babestutako bi etxe blokeen exekuzio lanak. Justu 2010era arte Helduen Eskola Publikoak kokatzen zen tokian altxako dira etxeak, Tecla bezala ezagutzen zen gunean.

Etxe bloke batean babes ofizialeko 16 etxebizitza eraikiko dira eta bigarren blokean, beste 14. Azken hauek Alokabidek alokatuko dituen etxebizitza sozialak izango dira.

Babes ofizialeko 16 etxebizitzen zozketa maiatzaren 4ean egin zen notario aurrean.

Obren lizitazio kontratuak urbanizatze lanak eta etxeen eraikuntza hartzen ditu barne 3.772.055,73 euroko  (BEZ kanpo) aurrekontuarekin. Lanen exekuzio epea 26 hilabetekoa da. Iragarkia urriaren 24an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Azkoitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak 2007an sinatu zuten Floreagan babestutako etxeak egiteko akordioa. Alabaina, urte guzti hauetan ez da aurrerapausorik eman orain arte.

Udaletik gogorarazi nahi dute babestutako etxebizitzak erosi edota alokatzeko egiten diren zozketetan parte hartzeko beharrezkoa izaten dela Etxebiden izena emanda egotea eta horixe egiteko gomendatzen die promozio publiko batean interesa dutenei.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut