Berriak Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza lanetarako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko izen-emate epea zabalik

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza lanetarako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko izen-emate epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza pertsonaleko lanak egiten dituztenek, prestazio ekonomiko baten baitan, 2018tik aurrera lan horretan jarduteko lanbide kualifikazioa beharko dute. Alegia, lan esperientziaren bitartez edota prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lan konpetentzia. Eta bestela, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaritzak emandako laguntzaile pertsonal  gisa  aritzeko behin-behineko edo ez-ohiko gaitzearen ziurtagiria.

Aipatu konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egin da, “Pertsonei etxean gizarte eta osasun-arreta ematea” eta “Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea” barne.

Konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura hauetan izena emateak laguntzaile pertsonal lanetan aritzeko behin-behinean gaitzea ekarriko du, 2018ko urtarrilaren 1etik 2022ra arte. Beraz, lanbide kualifikaziorik  eta ez-ohiko nahiz behin-behineko gaitzerik ez duten laguntzaile pertsonalek deialdian izena eman beharko dute.

Prozeduran parte hartzeko izen-emate epea urriaren 20ra artekoa da.

               Izena emateko tokia: CIFP Meka LHII, Arregitorre 2, 20870 Elgoibar 943748019

Informazio osagarria

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut