Berriak Udalak autobusak jarriko ditu Elosuko XXXIX. Mendi Ganadu Ferira joateko

Udalak autobusak jarriko ditu Elosuko XXXIX. Mendi Ganadu Ferira joateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urteroko moduan, Udalak autobusak jarriko ditu ostegunean ospatuko den Elosuko XXXIX. Mendi Ganadu Ferira joateko. Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:30era, bi autobus ibiliko dira joan-etorrian. Autobusak geraleku bakarra izango du: Julio Urkixo kalean, Eroski txiki aurrean, alegia.

Horra Elur Txiki Elkarteak aurtengo ferirako antolatutako egitaraua:

9:00 Feriaren hasiera

            Goizean zehar artisautza eta bertako produktuen azoka.

            Elosuko ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera.     

            Txondorraren inguruko argazki erakustaldia

11:00-14:00

            Haurrentzako puzgarriak

12.30

            Bertsolariak frontoiko taulan, Julio Soto eta Iban Urdangarin

            Jarraian, Laja II eta Lutxurdio trikitilariak

16:00

            Bazkal ostean, berriro Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariak

17:30

            Asto proba, bi asto asto baten aurka asto harriarekin eta astozain batekin

            Eneko “Txapel”

            Ixidro Erretegia

Ondoren:

            Erromeria Laja II eta Lutxurdio trikitilariekin

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut