Berriak Ehun ikasletik gora dira ikasturte berriari ekin diotenak Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Ehun ikasletik gora dira ikasturte berriari ekin diotenak Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8223

Eraikineko irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari da Udala eraikinean

Momentuz 24 ikasle hasi dira Gaztanenea Formakuntza Zentroan alemana ikasten Hizkuntza Eskola Ofizialak bertan dituen geletan. Hasiera batean, hogei plaza ziren eskaintzekoak alemanerako, baina Hezkuntzak kopurua igotzeko aukera eman zion Udalari azpiegitura eta espazioa egokitzen bazituen eta horrela egin du. Ondorioz, hasieran aurreikusitakoak baino 10 plaza gehiago daude. Horiez gain, beste 112 lagun ingeleseko eskoletara joaten dira.

Javier Zubizarreta alkateak eta Marijose Arregi zinegotziak gelak bisitatu dituzte ikasleen iritzia ezagutzeko eta eraikinean  egin diren irisgarritasun lanak ikusteko.

Hobekuntza lanak eraikinaren barrukaldean eta kanpokaldean

Ikasturte hasiera honetarako Udalak bainugela jarri du beheko solairuan, gelak dauden solairu bertan, alegia. Orain arte, zeuden komun bakarrak goiko solairuan zeuden eta orain erabiltzaileek bertan dituzte.

Zentroko zerbitzuak aurkezterakoan Javier Zubizarreta alkateak hobekuntzak aurten egingo zirela agindu zuen eta horrela izango da.

Komunak jartzeaz gain, eraikinaren kanpokaldean irisgarritasuna bermatzeko lanak hasi dira. Arrapala bat ipiniko da eta une honetan egitura eraikitzen ari dira. Momentuz, eraikinaren alde bateko lorategiko petrila aldatu dute arranparentzat tokia egiteko. Aurki jarriko dute.

Hobekuntzak 70.000 euro kostako zaizkio Udalari.

 IMG 8208

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut