Berriak Hasi dira etxeetan Andramaixetako egitaraua banatzen

Hasi dira etxeetan Andramaixetako egitaraua banatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

andramaixek 2017 aurkezpena2

Azkoitiak badu jada Andramaixetako jaien egitaraua. Gaur eta bihar banatuko da programaren liburuxka etxe guztietan, gero eta gutxiago falta baita festa lehertzeko. Aurtengo nobedadeetako bat da Udalak festetako zapiak aterako dituela. Azken urteetan ez dira zabaldu eta aurten zapi urdina ikusiko da kaleetan “Ondo pasau Andramaixek!” leloarekin. 4.000 zapi atera ditu Udalak jaiak girotzeko. Eskuratu nahi duenak datorren larunbatean, hilaren 12an izango du aukera. Kontzejupean zinegotziak zapiak banatzen egongo dira 12:30etik 13:30era. Bakoitzak gehienez lau eskatu ahalko ditu.

Jakina denez, festei hasiera Atano X edo Atanillok emango die, pilota mundua bidelagun duela. Justu txupinazoa bota aurretik, Udalak Atanillo omenduko du, Azkoitiko pilotari eta pilotazaleekin batera pilotaren tradizioari eusten egindako eta egiten duten ahaleginagatik. Ekitaldia irekia izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

Kontzertuak, erromeriak, kaleko ikuskizunak, herri-kirolak eta pilota partiduak izango dira ikusgai, usadio diren hitzorduekin batera, alegia, Salbea edo aurreskua. Aurten Janire Igoa zinegotzi sozialista izango da Azkoitiko bandera eramango duena udalbatzak Parrokiaraino egiten duen ibilbidean. Ohitura da zinegotzi gazteena izatea bandera eramango duena eta Janier Igoari tokatuko zaio.

Eszenatokietatik pasako dira Garilak 26,  The Uski’s, Passepartout eta Hesian, besteak beste. Baita Hartz eta Willis Drummond ere, Um Blem Ble Tabernarien Elkartearen eskutik. Kaleak girotzen ibiliko dira Pixie&Dixie Band eta Rockbox, Elizagoien ahizpek erromeriaz arduratzen diren bitartean. Urtero bezala, Udal Musika Banda, Txalkor txistulari taldea, Azkoitiko trikitilariak edo Eltziegoko dultzaineroak ere nagusi izango dira festa momentu askotan.

Pilota partiduei dagokienez, abuztuaren 15ean, Arretxe-Urretabizkaia eta Ugalde-Erostarbe bikoteek jokatuko dute lehenengo partidua eta bigarrengoan Bengoetxea VI-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta arituko dira.

Sentsibilizazio stand-ak

Prebentzio lanarekin jarraituz, Udalak aurreikusita du stand bat jartzea non alkohol tasaren proba prebentiboa egin ahalko den, informazioa jasotzearekin batera. Stand hau abuztuaren 16an, eliz atarian egongo da 23:00etatik 02:00ak arte.

Bigarren stand informatibo bat ere izango da Andramaixetan. Bigarren hau genero indarkeriaren aurkakoa izango da. Plazan jarriko da abuztuaren 14an, 16an eta 18an. Helburua da biolentzia matxistarik gabeko gizarte aske baten aldeko konpromisoa indartzea.

Bazkarietarako izen-emate epea zabalik

Gaurtik zabalik dago Andramaixetako 16ko familien bazkarirako edota 18ko koadrilenerako izen-emate epea. Interesa duen orok Udaletxeko Kultura sailean eman behar du izena bertara joanda edo 943 85 71 70 telefonora deituta.

Egitaraua poltsikoan

Aurreko urteetan bezala, programa kontsultagarri egongo da APP bat deskargatuz. Gainera, iritzia ematen parte hartzen dutenen artean tableta bat zozketatuko da.

KLIKATU BEHEKO IRUDIAN EGITARAUA DESKARGATZEKO:

egitaraua azala2

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut