Berriak Azkoitiak adineko pertsonentzat herri Lagunkoia izateko konpromisoa hartu du

Azkoitiak adineko pertsonentzat herri Lagunkoia izateko konpromisoa hartu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1962

Azkoitiak gaur sinatu du ofizialki Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzeko hitzarmena, adineko pertsonentzat herri lagunkoia eraikitzeko konpromisoa indartuz. Azkoitia Lagunkoia proiektua urte hasieran jarri zen martxan eta gaurko hitzarmenak  egitasmoa sendotu eta aurrerapausoak emateko balioko du.

Javier Zubizarreta alkateak eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak sinatu dute akordioa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken sailak sustatzen baitu Euskadi Lagunkoia proiektua eta Matia Fundazioak koordinatu.

Alkateak gogorarazi duen moduan, “Euskadi Lagunkoiak 40 bat udalerri hartzen ditu barne eta helburu bat du: adineko pertsonentzat herri lagunkoia eratzea, zahartze aktiboa eta parte-hartzea sustatuz”. Ildo horretan, Azkoitian lanean ari den talde eragileari eskerrak eman dizkio egiten ari den lanagatik. “Azkoitia Lagunkoia sendotzen ari da, hilero biltzen da eta ekarpen garrantzitsua egiten ari da. Taldea irekia da, nahi dutenek har dezakete parte eta alkate naizen aldetik, taldekideei egiten ari diren esfortzua eskertu nahi diet gaur hemen publikoki”, esan du Zubizarretak.

OMS edo Munduko Osasun Erakundeak bultzatako proiektua da eta arduradunen hitzetan, talderik indartsuena Euskadikoa omen da. Eusko Jaurlaritzak eredua hartu eta bertako errealitatera egokitu du.

Azkoitiko taldea Erlantz Allurrek koordinatzen du. “Adineko –dio Allurrek- gero eta pertsona gehiago dago eta bilatzen duguna da gure herria, gure gizartea lagunkoia egitea bereziki adineko pertsonentzat, baina azken finean, guztiontzat”. Hainbat esparru aztertzen ditu proiektuak, esaterako, espazio irekiak, irisgarritasuna, gizarte kohesioa, garraioa, komunikazioa…guztira, zortzi arlo hartzen ditu aintzat. Helburua da zenbateraino den herria lagunkoia ikustea eta ahal den heinean neurriak hartzea detektatzen diren ahuldadeen aurrean.

Allurrek azaldu duenez, egun gutxi barru galdetegi bat banatuko da etxeetan Azkoitia ze puntutaraino den lagunkoia ikusi eta diagnostiko bat egin ahal izateko. “Lagunkoiak hankaz gora botatzen ditu ohiko parte-hartze sistemak eta animatu nahi ditugu denak galdetegia osatu eta parte hartzera”.

Sailburuordearen hitzetan bizi esperantza asko luzatu da. Emakumeena 85 urtekoa da eta gizonezkoena 79koa. “Horrek dakar gizarte zaharkitu baten aurrean egotea, baina errealitate hau arazo bezala ikusi beharrean, aukera moduan hartu behar dugu. Erronka bat da”.

Amilibiaren iritziz, helburua da adineko pertsonak autonomoak izatea ahalik eta denbora gehien. “Horrek erakutsiko digu urbanizazio berriak nola diseinatu, adibidez”.

Azkoitia Lagunkoiak adineko pertsonak kontutan hartzen dituen gizarte baterantz garamatza. “Guk –esan du sailburuordeak- prebentzio egitasmo bat bezala hartzen dugu baina zenbat eta indar gehiago jarri, adineko pertsonek bizi-kalitatea hobea izango dute eta baliabide horiek landu egin behar dira”.

Alkateak esan bezala, “ez dago denbora baino gauza demokratikoagorik. Urtetik urtera, urte bat zaharrago. Zahartzaroa, lehenago edo geroago iritsi egiten da. Adin bakoitzak bere beharrak ditu eta Azkoitia Lagunkoiak adinekoetan jartzen du begia”. 

IMG 1980 2

IMG 1997

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut