Berriak Udal eta foru ordezkariek Munibe Group bisitatu dute

Udal eta foru ordezkariek Munibe Group bisitatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1849

Munibe Group, Urola Erdiko mekanizazioko lau enpresa familiarren bateratzetik sortu zer, batasunak indartu egiten duela sinetsita. Gaur Udaleko eta Foru Aldundiko agintariak izan dira bisitan eta aukera izan dute orain arteko ibilbidea eta etorkizunerako finkatutako erronkak hurbiletik ezagutzeko.

Javier Zubizarreta alkateak eta Ana Azkoitia zinegotziak bidelagun izan dituzte Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko diputatu Ainhoa Aizpuru eta sail bereko zuzendaria, Antton Tomasena. Bertan izan da Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobide ere.

Munibe Group taldeko koordinatzailea den Jon Zubizarreta eta osatzen duten lau enpresetako buruak, Ekintza Lantegia S.A., Mecanizados Gurrutxaga, Alberdi Mekanizatuak eta Talleres Arrieta, pozik agertu dira amankomunean duten proiektuarekin eta etorkizunari begira ikusten dituzten aukerekin. Munibe Group 2016ko uztailean sortu zen formalki,  denbora, borondatea eta ikuspegi globala eskatzen dituen lan-prozesuari askoz lehenago ekin zioten arren.

Munibe Grop 50 urtetik gora dituzten eta jada bigarren belaunaldiko kideek kudeaturiko enpresek osatzen dute. Baliabide produktiboak, erronkak eta merkatuan ondo posizionatzeko ezinbestekoa den estrategia partekatzen dituzte, aktibitatea dibertsifikatu eta merkatu nitxo berriak bilatzeko. Egun 65 langile dira guztira.

Lehiatzetik elkarlanera jauzia eman duten enpresak, alegia. 

IMG 1901

IMG 1932

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut