Berriak Memoria historikoa: Gerra Zibilean kanporatuak izan ziren emakumeei aitortza

Memoria historikoa: Gerra Zibilean kanporatuak izan ziren emakumeei aitortza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

MEMORIA kartela 30x60 Azkoitiak gerra zibilean kanporatuak izan ziren emakumeak gogoratuko ditu memoria historikoa osatzeko saiakera eginez eta isilik eta ezkutuan mantendu diren bizipenen protagonista anonimoei merezitako tokia emanez.

Bakea  eta elkarbizitza aldarrikatuz, berriro inorri, inon, gerta ez dakion, Udalak aitorpen ekitaldi bat antolatu du gizonak frontean zituzten bitartean, euren etxeak abandonatu eta noraezean ihes egin behar izan zuten emakumeak oroitzeko.

Memoria berreskuratzea historia errepikatu ez dadin. Mezu horrekin gogoratu nahi ditu Udalak, jasotako datuen arabera, 1937an Azkoititik kanporatuak izan ziren 29 emakumeak. Haiekin batera beste 32 ume atera ziren ihesean. Horretarako bi hitzordu antolatu dira.

Apirilaren 28an, Baztartxon “Ama nora goaz?” pelikula-dokumentala aurkeztuko da. Pasarte beltz hura bizitzea egokitu zitzaien emakumeak dira filmeko ardatz. Haien artean, sasoi hartan artean ume ziren bi azkoitiar daude: Agate Sudupe eta Tere Larrar.

Pelikula emanaldia 19:00etan izango da eta ondoren filmaren ekoizle Karmelo Vivancorekin solasaldia egingo da, eta amaitzeko, emakume erbesteratuen oroimen ekitaldia. 

Egitaraua Kirmen Uribe idazle ondarroarraren solasaldiarekin osatuko da. Elkargunean izango da maiatzaren 4an, 18:30ean. Berriki kaleratu du “Elkarrekin esnatzeko ordua”, Espainiako Narratiba Saria eta euskarazko bertsioan Kritika Saria jaso dituen nobela. Argitalpena abiapuntutzat hartuta solasean arituko da bertaratzen direnekin. Liburuan Karmele Urrestiren historia kontatzen du. Gerrak jaioterrian, Ondarroan, harrapatzen du eta herritarrak erbestera ihes egiten duten bitartean, berak herrian geratzea erabakitzen du zaurituak zaintzeko eta espetxeratutako aita askatzeko.

Udalak herritarrak ekitaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen ditu elkarbizitza  eta garai berriengatik.

Ekitaldi biak irekiak dira eta sarrera doan izango da.

Informazio gehiago

MEMORIA HISTORIKOA diptikoa 2

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut