Berriak Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak Azkoitiko enpresetan euskara planak garatzeagatik ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da. Eskaerak uztailaren 14ra arte aurkez daitezke Udaleko Harrera Bulegoan.

Diru-laguntzen xede nagusia da enpresetan, lan-munduan alegia, euskararen presentzia areagotzea eta horretarako baliabideak eskaintzea. Enpresen ardura izango da euskara plana egitea edo aurrez egina badute laguntza ematen den urte berean garatzea, kasu honetan, 2017ko ekitaldian.

Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru-laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da eta Jaurlaritzak helburu berarekin emandako laguntzaren osagarri izango da.

Diru-laguntza eskatzeko, besteak beste, ezinbestekoa da enpresaren egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea.

Informazio osagarria:

Enpresetan euskara planak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen oinarriak -Udalbatzak 2013ko apirilean onartuak- eta eskaera normalizatua

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut