Berriak Aste Santuko eskaintza turistikoa aurkeztu du Udalak gaur Donostian

Aste Santuko eskaintza turistikoa aurkeztu du Udalak gaur Donostian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Semana19Segurako, Hondarribiko eta Azkoitiko alkateak, Denis Itxaso diputatuarekin eta turismoko  zuzendari Maite Cruzadorekin gaurko aurkezpenean.

Azkoitiko Udalak prentsa agerraldia egin du gaur Gipuzkoako Foru Aldundian, Kultura eta Turismoko diputatu Denis Itxaso buru dela, Hondarribiko eta Segurako Udalekin batera Aste Santuko eskaintza aurkezteko. Hiru alkateek, Txomin Sagarzazuk, Eñaut Telleriak eta Javier Zubizarretak Aste Santuaren izaera turistikoa aldarrikatu dute.

Azkoitian Aste Santuak duen interes historiko, turistiko eta erlijiosoa ukaezina da. Duen izaera herrikoiak eta antolakuntzan parte hartzen duten 300 boluntarioek jatorria XVI. mendean duten irudikapen liturgikoak tradiziozko hitzordu bihurtzen dituzte.

Ostiral Santu eguneko bi prozesioak aipatzekoak dira. Arratsaldekoa Jesusen Nekaldi eta Heriotzarena da. 13 pauso ateratzen dira eta 18:00etan hasten da. Gauekoa, 21:30ean ateratzen da, Hilobirako Prozesio Santua. Armatuen lantzen soinua nahasten da Chopinen hileta-martxaren doinuarekin eta Aldalur konpositore azkoitiarraren “Agur” malenkoniatsuarekin. Ehunka azkoitiarrek hartzen dute parte desfilean kandelak eskuetan hartuta. San Frantziskoko ermitara joaten dira Ama Doloretakoari abestera.

Aurten emakume talde batek eramango du “Jesus gurutzea bizkarrean daramala” irudia. Iaz atera ziren estrainekoz emakumeak pausua eramateko baina proba gisa tarte batean bakarrik eraman zuten gai ote ziren ikusteko eta esperientzia probatzeko, batzuk oso-oso astunak baitira.

Garai batean, kale edo auzo bakoitzak bere pausoa zuen eta irudi haren atzetik joaten ziren auzotarrak prozesioan. Gaur egun, herriko elkarteak dira irudi gehienak ateratzearen ardura dutenak.

Semana30ret

Bisita gidatuak eta autobus zerbitzua Loiolako Santutegitik

Aste Santuko ospakizunen osagarri, Azkoitiko Udalak bisita gidatuak antolatu ditu herriko ondare historiko, artistiko zein kulturala balioan jartzeko. Ondorengo bisitak egin daitezke:

            -“Andre Mari Jasokundearen Eliza Nagusia eta Aste Santuko irudiak”

            -“Azkoitiko gune historikoa, Multzo Monumental izendatua”

            -“ Intsausti Jauregia. Zalduntxoen Azkoitia”

            -“Azkoitiko Inaziotar guneak”

Gainera, autobus zerbitzua jarriko da Loiolako Santutegitik Azkoitira joateko bai bisita gidatuetara, bai prozesioetara.

Bisita gidatuei buruzko informazio gehiago:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu 943 15 18 78  / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu 943 85 71 70

Prozesioei buruzko informazio gehiago: 606 17 53 56 (Juan Bautista Mendizabal).

Bisita gidatuak

Prozesioak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut