Berriak Zabalik Txertatu Merkatuan proiektuan izena emateko epea

Zabalik Txertatu Merkatuan proiektuan izena emateko epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

txertatu merkatuan Txertatu Merkatuan proiektuan izen emateko epea zabalik dago jada uztailaren 1etik. Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Proiektu hau, Urola Erdian, Iraurgi Berritzenek kudeatuko du.

 

Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?

  • • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
  • • Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
  • • Batxilergo tituladunak, erdi mailako ziklo bat aimatuta dutenak eta baita unibertsitate-ikasketak utzi dituztenak ere.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta honako bi fase garatzen ditu:

1. FASEA: EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea
Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.
2. FASEA: TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa

  • • Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak
  • • Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak

Proiektu honetan izena emateko epea uztailaren 1n ireki da.
Informazio gehiagorako Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi edo 943851100 telefonora deitu dezakezue,Sandra Fernandez-engatik galdetuz.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut