Berriak Udalak harrera egin die aurtengo denboraldian nabarmendu diren kirolariei

Udalak harrera egin die aurtengo denboraldian nabarmendu diren kirolariei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

argazkia

Aurtengo denboraldian nabarmendu diren kirolariei harrera egin die Udalak, izan dituzten lorpenengatik bai kirolariak eta bai elkarteak zoriontzeko asmoz. Javier Zubizarreta alkateak hitz egin zien omenduei, kirolaren baloreak eta talde-lana azpimarratuz. "Zuen pozak eta penak guztiok bizitzen digutu eta Azkoitiko koloreak defendatzen dituzuenok, zenbat eta emaitza hobeak izan, hobe. Aurrera jarraitzera animatu zituen, horrek eskatzen duen sakrifizioa eginez, baina lagun arteko giroari tinko eutsiz, "taldean ibilitakoari taldea geratzen zaiolako".
Ekitaldia atzo iluntzean izan zen udaletxean eta alkatearen hitzen ostean, txalo zaparrada bat eta luntx batekin eman zitzaon amaiera.

 

Ondorengo kirolariak dira nabarmendu direnak:
Igeriketa:

  • Maite Ayerdi. Bular igeriketa. 100 metrotan. Euskadiko txapelketan bigarren.

Saski-baloia:

  • Disdira Bitxitegia Taldea. Euskadiko lehen mailatik liga EBAra igo dira.

Gimnasia erritmikoa:

  • Elena Sudupe . Jubenil kategorian, hirugarren Espainiako txapelketan, mazoekin. Taldearekin bigarren Espainiako txapelketan.
  • Iria García. Senior kategorian, Euskadiko txapeldun uztaiarekin.

Futbola:

  • Anaitasunako jubenil neskak, liga irabazi dute.

Atletismoa:

  • Jone Zabaleta. Euskadiko txapelketan pista estalian 1.500 metrotan, bigarrena, eta 800 metrotan hirugarrena. Aire librean 800 metrotan, lehenena.
  • Jon Perez. Euskadiko txapelketan: Krossean, bigarren. Pista estalian, 1.500 metrotan bigarrena. Aire librean, 1500 metro junior mailan, lehenengoa. 1500 metro absolutuan, hirugarrena.

Karate:

  • Julian Balenciaga. Euskadiko txapelketan, kata modalitatean, kadeteetan, hirugarren.
  • Josu Conde. Euskadiko txapelketan, kata modalitatean, juniorretan, bigarren.
  • Alvaro Conde. Euskadiko txapelketan, kumite modalitatean, juniorretan, bigarren.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut