Berriak
Gabonetako XXII. Erakusleiho Lehiaketa abian da
Iazko sari banaketa.
Herrixen dendarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak aurten ere ErakusleihoLehiaketa antolatu dute. XXII. edizioa izango da aurtengoa eta parte-hartze oinarriak zabaldu dituzte. Izen-ematea zabalik dago jada eta parte hartu nahi duten establezimenduek abenduaren 10a dute horretarako azken eguna.
Sari banaketa berriz abenduaren 22an izango da. Epaimahaiak hiru sari emango ditu eta horietaz gain, Herritarren Saria ere banatuko da. Herritarrek botoa emateko aukera izango dute Udaletxeko harreran eta Elkargunean jarriko diren kutxetan