2014/04/28, Astelehena - 08:36
Iragarri baino egun bat beranduago, baina eguzkipean eta umoretsu joan zen atzo umeen danborrada. 17:30ean puntuan atera ziren 250 umetik gora Santa Klara auzotik, eta une horretatik aurrera, kolorez eta danbor hotsez jantzi zituzten Azkoitiko kaleak. Jendea lepo gerturatu zen umeen desfilea ikustera ere, eta giro ederra izan zen Azkoitiko kaleetan. Aurreneko geldialdia Balda plazan egin zuten, pieza batzuk jotzeko, eta geldialdi nagusia, plazan. Bertan, abanderatuak udaletxeko balkoira igo ziren danborjoleek pieza guztiek jotzen zituzten bitartean. Ondoren, merienda izan zuten Umore Ona elkartean, eta frontoian amaitu zuten danborrada. Danborradako argazki eta bideo gehiago, udalaren facebook atalean.
< Aurrekoa | Hurrengoa > |
---|