M8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dugu gaur. Azkoitiko Udalak ondorengo erakunde adierazpena onartu zuen otsaileko udal osoaren azken bilkuran:
Emakumeen nazioarteko egun honetan bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzea, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboan.
Aparkaleku eza zenbait auzotako bizilagunen kexa nagusia bihurtu da. Horren aurrean, Udala irtenbideak bilatzen ari da epe labur, ertain eta luzera begira. Legealdi honetan hartutako erabakia izan da mugikortasun plana egitea espazioak ordenatzeko eta optimizatzeko, ez bakarrik aparkalekuak sortuz, baita oinezkoentzat eremuak eta gune berdeak eraikitzeko ere.
“Udalak – azaldu du Ana Azkoitia alkateak- planaren erredakzioa lizitaziora lehenbailehen aterako du, eta ikusiko dugu zeintzuk diren alternatibak. Aparkaleku ezak gehien eragiten dien auzoak, besteak beste, San Martin, Floreaga, Jausoro edota Baztarrikalde dira eta teknikoki arazoa arintzeko soluzioak aztertzen ari gara”. Gaur egun, Azkoitian, 11.737 biztanleko herrian, 6.146 auto eta 571 motor daude.
Aisialdiaz gozatu eta bidez batez, gustuko jardueretan trebatzeko, Gazteria sailak lantegi sorta zabala antolatu du Pazko Oporraldirako. Adin ezberdinei zuzenduta, besteak beste, sukaldaritza, arteterapia, kodeka teknologia, sormen tailerra, brinko proiektua, margoz lantegia edota makrame ikastaroa eskainiko dira.
Lantegietarako izen-ematea ostiralean, martxoaren 8an, zabalduko da, eta www.elkarguneazkoitia.eus atariaren bidez eman beharko da izena. Horretarako azken eguna martxoaren 20a izango da.
Gaur Urola Kosta eta Urola Erdiko lehen Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka egin da Zarautzen, eta bertan parte hartu du Izarraitz Lanbide Heziketak. Halaber, Iraurgi Berritzeneko eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendariek, Ana Azkoitiak eta Ion Arozenak, bisitatu dute azoka beste hainbat udal ordezkarirekin batera.
Azoka Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu dute, elkarlanean, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea sustatzeko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||