Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak Intsausti Jauregira lekualdatu dira

Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak Intsausti Jauregira lekualdatu dira

Iraurgi Berritzenek Azkoitian eskaintzen dituen Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak orain arte Bizenta Mogel kaleko bulegoan zeuden kokatuta. Orain, ordea zerbitzu…

Gehiago...
Osasun hezkuntza sustatzeko abian den parte hartze prozesuaren lehenengo lan saioa egin da eragileekin

Osasun hezkuntza sustatzeko abian den parte hartze prozesuaren lehenengo lan saioa egin da eragileekin

Atzo egin zen Elkargunean Komunitateko Osasun Mahaia sortzeko abian jarritako parte-hartze prozesuaren lehenengo lan saioa, Azkoitia bizi eta osasuntsu baten…

Gehiago...
Hurkoak Azkoitira dakartza hauskortasun egoeran edo babes beharrean dauden pertsonentzat arreta programak

Hurkoak Azkoitira dakartza hauskortasun egoeran edo babes beharrean dauden pertsonentzat arreta programak

Nekane Larrañaga, José Ignacio del Pozo, Javier Zubizarreta, Andikona Uriarte eta Maialen Artetxe bulego berriaren aurkezpen ekitaldian. Hurkoa Fundazioak datorren astetik…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza lanetarako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko izen-emate epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/10, Asteartea - 15:53

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza pertsonaleko lanak egiten dituztenek, prestazio ekonomiko baten baitan, 2018tik aurrera lan horretan jarduteko lanbide kualifikazioa beharko dute. Alegia, lan esperientziaren bitartez edota prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lan konpetentzia. Eta bestela, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaritzak emandako laguntzaile pertsonal  gisa  aritzeko behin-behineko edo ez-ohiko gaitzearen ziurtagiria.

   

Irisgarritasuna txoko guztietara

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/10, Asteartea - 10:59

irisgarritasuna 3

 irisgarritasuna 2 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalaren lehentasunetako bat da herriko txoko guztiak irisgarriak egitea eta gero eta baliabide gehiago bideratzen ditu helburua betetzera. Berriki Kale Nagusian, 41 zenbakian, arrapala ipini da zailtasun fisikoak dituzten pertsonek eskailera-maila erabili beharrik izan ez dezaten.

Halaber, Aizkibel kalean, Correos parean, alde bietako espaloian ez labaintzeko tratamendu bat eman da oinezkoen erorketak saihesteko.

Lehenengo esku-hartzeak 1.494 euroko kostua izan du eta bigarrenak, 4.235 eurokoa. 

   

Udalak autobusak jarriko ditu Elosuko XXXIX. Mendi Ganadu Ferira joateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/09, Astelehena - 13:24

Urteroko moduan, Udalak autobusak jarriko ditu ostegunean ospatuko den Elosuko XXXIX. Mendi Ganadu Ferira joateko. Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:30era, bi autobus ibiliko dira joan-etorrian. Autobusak geraleku bakarra izango du: Julio Urkixo kalean, Eroski txiki aurrean, alegia.

Horra Elur Txiki Elkarteak aurtengo ferirako antolatutako egitaraua:

   

Ehun ikasletik gora dira ikasturte berriari ekin diotenak Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/09, Astelehena - 12:31

IMG 8223

Eraikineko irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari da Udala eraikinean

Momentuz 24 ikasle hasi dira Gaztanenea Formakuntza Zentroan alemana ikasten Hizkuntza Eskola Ofizialak bertan dituen geletan. Hasiera batean, hogei plaza ziren eskaintzekoak alemanerako, baina Hezkuntzak kopurua igotzeko aukera eman zion Udalari azpiegitura eta espazioa egokitzen bazituen eta horrela egin du. Ondorioz, hasieran aurreikusitakoak baino 10 plaza gehiago daude. Horiez gain, beste 112 lagun ingeleseko eskoletara joaten dira.

   

Eskola jazarpenari buruzko hausnarketa dakar “Soka” antzezlanak Baztartxora

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/05, Osteguna - 09:20

AA170124 195249

Larunbat honetan, urriaren 7an, 22:00etan, Mikel Gurrearen “Soka” antzezlana taularatuko da Baztartxo Antzokian. Obrak pil-pilean dagoen eskola jazarpenaren inguruko hausnarketa egiten du. Iñaki Rikarte da protagonista eta Fernando Bernuések zuzendu du lana.

Antzezlanaren sinopsia ondorengoa da: soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio.

Obra Victoria Eugenia Antzokiak eta Tanttaka Teatroak ekoiztu dute  “Antzerkigintza berriak” programaren baitan. 

   

orrialdea: 2 / 327

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.20
    Tonbola, Herrixen Merkatari Elkarteak antolatuta
  • 2017.10.20
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut