Ipuin kontaketa musikatua eskainiko da Aizkibel Liburutegian, Amelie ipuin kontalariaren eskutik. Martxoaren 13an, asteazkenean izango da, 18:30ean. Ekimena haurrei zuzendua dago, zehazki, HH5, LH1, LH2 eta LH3 adin tarteko umeei. Izena liburutegian bertan eman daiteke edo 943 85 08 98 telefonora deituta. Bihar, martxoaren 12an, da izena emateko azken eguna.
Iraurgi Saskibaloi Klubak Azkoitiko herria omendu du gaurko jardunaldian, taldearen 50. urteurrenaren harira, eta aitortza ekitaldiak, ordezkari gisa, demokrazia garaian alkate izandakoak eta egungo alkatea bildu ditu. Roman Sudupe, Ramon Unanue, Nere Zubizarreta, Asier Aranbarri, Urrategi Alberdi, Javier Zubizarreta eta Ana Azkoitia elkartu dira Azkoitiko kiroldegiko kantxan. Pello Bastarrika alkate ohiak ezin izan du bertan egon. Momentua argazki batean hilezkortua geratu da.
Azkoitiko ikastetxeak kalera atera dira Emakumeen Nazioarteko Egunean. Gaur, aldarrikapen eguna da -urteko gainerako 364 egunak bezala- eta ikasleek muralen bidez ikusarazi eta azpimarratu nahi izan dute emakumeek gizarteari egiten dioten ekarpena.
Azkoitiko bost hezkuntza zentroek hartu dute parte. Xabier Munibe Ikastolak, Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHI-k, Bizilore Eskola Aktiboak eta Izarraitz Lanbide Heziketak. Udal ordezkariak izan dituzte bidelagun.
Toki Alai zubiko espaloia, Julio Urkixo eta Juin kalearen arteko bidegurutzearen ondokoa, oinezkoentzat itxita egongo da datorren astean, astelehenetik ostegunera bitartean, hilaren 11tik 14ra, antzeman duten ur ihesa konpontzeko lanak burutu ahal izateko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||