Azkoitia 700 egitarauaren baitan antolatutako hitzaldi zikloari Mertxe Urteaga arkeologoak emango dio jarraipena aste honetan. Otsailaren 29an, ostegunean, hitzaldia emango du Elkargunean, 19:00etan. “Jentilak eta kristauak, errausketaren hileta-errituak San Martin de Iraurgin, VII-VIII. mendeetan” goiburupean eskainiko du saioa.
Udalak martxoaren 3an Donostiako Lilatoian parte hartuko duten emakumeei babesa erakutsi nahi izan die, berdintasuna korrika aldarrikatzeagatik, “emakumearen ahalduntzearen ospakizuna” baita Lilatoia.
“Ezinbestekoa da emakumeen parte-hartzea arlo guztietan, eta noski, kirolean. Lilatoiak berdintasunaren aldeko sentsibilizazio lanarekin jarraitzeko testuingurua ematen digu eta hori oinarrizkoa da”, dio Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak.
42. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan da gaur arratsaldean, eta Iraitz Legarra Basterretxeak, markina-xemeindarrak, jaso du lehenengo saria Ana Azkoitia alkatearen eskutik. “Lur arrotz” ipuinarengatik etxeratu du egileak golardoa. Bigarren saria Marta Alberdi Urteaga azkoitiarrak irabazi du “Erabakia” lanarekin, eta hirugarrena, Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrarentzat izan da “San Telmoren Sua” ipuinari esker.
Zazpi Kurutze mendi martxaren XXV. edizioa ekainaren 9an izango da. Hala iragarri dute Anaitasuna Mendi Bazkunetik proba antolatzearen ardura eta lana bere gain hartzeko konpromisoa hartu duten taldekideek.
“Aurten ere Zazpi Kurutze mendi ibilbidea ospatuko da ekaineko bigarren igandean. Bi urtean behin egiten den ibilbide alaia eta arrakastatsua antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak. Parte-hartzaileek, goizeko lauretan irtenda, ohiko 54 kilometroko ibilaldia osatu beharko dute. Aurten, gainera, 25. urteurrena ospatzen da, eta hortaz, aukera paregabea suertatu da gure inguruko mendiez gozatu eta lagunartean ondo pasatzeko”, dio taldeak.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||