Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

“Kontukantari 2, Mendian ibiltari”, antzerki-kontzertua familientzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/20, Ostirala - 07:40

 MG 5917

Larunbat honetan, apirilak 21ean, “Kontukantari 2, Mendian ibiltari“ ikuskizuna eskainiko da Baztartxo Antzokian, 18:00etan. Haur eta gurasoentzat antzerki kontzertua txotxongiloekin.

Kontukantarik betiko euskal kantak eskaintzen ditu erritmo ezberdinetara eramanez, txikiek ikasi eta nagusiek ahaztu ez ditzaten. Besteak beste, Haurtxo polita, Axuri beltza, Aldapeko, Ikusi Mendizaleak, Loretxo bat, Baratze bat, Kolpe Kolpeka, Guk euskaraz…

Sarrerak 4 eurotan egongo dira salgai.

   

Gazteria zerbitzuak Nerabeen Afari-Erromeria antolatu du apirilaren 27rako Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/19, Osteguna - 16:16

afari erromeria

Lehenengo aldiz, Azkoitiko Udalaren Gazteria zerbitzuak “Nerabeen Afari-Erromeria” antolatu du, Artxamendi Topalekuaren eskutik. Apirilaren 27an jarri dute hitzordua eta Elkargunean izango da.

Afaltzera joateko beharrezkoa da aurrez Elkargunean kokatuta dagoen Gazteria zerbitzu bulegoan izena ematea partaide kopurua mugatua baita. DBH1etik DBH4ra artekoei luzatu zaie gonbidapena. Afaria bost euro kostako da iluntzeko 20:15ean izango da Elkargunean.

Erromeria 21:30ean hasiko da eta erromerian dantzara hurbildu nahi duen DBH1etik gorako edonork du aukera.

   

44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igande honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/19, Osteguna - 15:20

44 DANTZARI TXIKI EGUNA KARTELA Igande honetan, apirilaren 22an, Azkoitiko 44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. 200 lagunetik gora izango dira parte hartzaileak, eguneko protagonista bihurtuz musika eta dantza.

Bertan Florega ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako KANDIOLA dantza taldeak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako dantza taldeak hartuko dute parte. Bizkargi Musika eskolako musikariak eta eguna antolatzeaz arduratzen den Txalkor Txistulari Taldea ere bertan izango dira dantzariei eta egunari musika ipintzen.

   

Izarraitz Lanbide Heziketak Ate Irekien jardunaldia egingo du apirilaren 24an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/19, Osteguna - 08:53

izarraitz

Izarraitz Lanbide Heziketa eskolak Ate Irekiak egingo ditu bertako eskaintza ezagutzera emateko. Apirilaren 24an izango da egun osoan zehar, iluntzeko 20:00etara bitartean. Zentroaren esanetan, joan ezin duenak dei dezake eskolara  (Tfn. 943 85 21 74) eta beste hitzordu bat adostu. Informazio gehiago:

www.izarraitz.eus
https://www.facebook.com/izarraitzlanbideheziketa/videos/2041211309500905/

   

Xabier Munibe Haurreskolaren Ate Irekiak eta matrikulazio epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/19, Osteguna - 08:32

APIRILA2

Xabier Munibe Haurreskolak Ate Irekien jardunaldia egingo du apirilaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan. Matrikulazio epeari dagokionez, apirilaren 30etik maiatzaren 11ra bitartean zabalduko da, bi egunak barne. Hala ere, ikasturtean zehar posible da matrikulazioa egitea. 

Haurra matrikulatzeko jaiota egotea behar beharrezkoa da eta bertan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.

Matrikulako imprimakiak jasotzeko edota beste edozein informaziorako: 94380737 edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

   

orrialdea: 8 / 368

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut