Udalak Ur Kontsortzioarekin hamar urterako hitzarmena berritu du

Udalak Ur Kontsortzioarekin hamar urterako hitzarmena berritu du

Udalak Ur Kontsortzioarekin hitzarmena berritu du datozen hamar urtetarako, beraz, Gipuzkoako Urak S.A. erakundea arduratuko da aurrerantzean ere uraren kudeaketa…

Gehiago...
Azkoitiak pertsona nagusien hauskortasuna aztertuko du, haien bizi-kalitatea hobetzeko

Azkoitiak pertsona nagusien hauskortasuna aztertuko du, haien bizi-kalitatea hobetzeko

Hurkoa Fundazioak, Azkoitiko Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin elkarlanean, bakarrik edo bikotearekin bizi diren 65 urtetik gorakoen artean dagoen hauskortasuna eta…

Gehiago...
 Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte astelehenetik aurrera

Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte astelehenetik aurrera

Astelehenean hasiko dira Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrak eta aldaketak eragingo dituzte trafikoan. Kalea itxita egongo da kiroldegiko biribilgunetik, alegia…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Azkoitian zenbat hizkuntza hitz egiten diren aztergai larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/21, Asteazkena - 10:45

aniztasun.png

Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Azkoitian? Galdera horri erantzuten saiatuko dira larunbatean Elkargunean egingo diren Kulturen arteko Topeketetan. Lema honakoa da: hizkuntza guztiak garrantzitsuak dira eta denek aberasten dute Azkoitia. Zein da zure hizkuntza? Arabiera? Gaztelania? Euskara? Txinara? Pulaar? Romano? Punjabi? Urdu?Edo beste bat? Emun kooperatibako kideek jorratuko dute gaia: bideo bat ikusiko da aurrena, eta gero bertaratzen diren jatorri ezberdineko azkoitiarrek euren esperientzia kontatu eta mahai ingurua egingo dute. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, eta bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak Udalak.

 

 

   

Astelehenetik aurrera, Santa Klara kalea itxita egongo da autoentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/20, Asteartea - 13:11

Obra batzuk direla medio, Santa Klara kalea itxita egongo da astelehenetik aurrera, Gabonak ingurura arte. Konbentu paretik igerileku parera itxiko dute errepidea, autoentzat.
   

Aingeru kaleko 30ean sei etxebitza kontzertatu esleitzeko prozesua abian jarri du Azkoitia Lantzenek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/19, Astelehena - 09:02

Aingeru kaleko 30. zenbakian egin den eraikin berrian itundutako prezioan sei etxebizitza esleitzeko prozedura martxan jarriko du Azkoitia Lantzenek. 58 eta 70 metro karratu arteko etxebizitzak dira (neurri ezberdinetakoak) eta bakoitzak bere trastelekua du. Prezioak, berriz, 162.500 eta eta 171.000 euroren artean daude, etxebiziten neurriaren arabera. Interesatuek abenduaren 3ra arteko epea dute izena emateko, Azkoitia Lantzenen bulegoetan (08:00etatik 15:00etara). Telefonoa: 943 85 71 51. Horrez bai, Altzibar Etorbidean bi garaje salgai dituela ere gogora arazi nahi du Azkoitia Lantzenek.

 

   

Azkoitiko Udalak Iraurgi Saski baloi taldea babestuko du, "herriaren balioak eta izena zabaltzeko egiten duen indarragatik"

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/16, Ostirala - 12:28

iraurgi.pngIraurgi Saski Baloia taldea (Zilarrezko Adecco liga) babestuko du Azkoitiko Udalak, Azpeitikoarekin batera.Taldearen babesle berriak izango dira bi udalak, eta ondorioz, taldeak izena aldatuko du: Azpeitia-Azkoitia ISB.

 

   

Landa eremuetako errepideetan elurra kentzeko zerbitzua arautu du Udalak, auzolanean oinarrituta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/14, Asteazkena - 11:00

elurratx.pngElurra egiten duenean baserri auzoetako bideak garbitzeko zerbitzua arautzeko ordenantza onartu du Azkoitiko Udalak. Hala, datorren urtetik aurrera deialdi publiko bidez aukeratuko dira zerbitzu hori eskainiko duten pertsonak, eta interesatu orok eman ahalko du izena. Baserri auzoetako ordezkariekin bilerak egin ostean erabaki da sistema hau ezartzea, auzotarren euren iritzia kontuan hartuta. Lehen bi lagunek kentzen zuten herri osoko elurra, baina toki batzuetara berandu iristen ziren eta ondorioz, zerbitzua ez zen guztiz eraginkorra. Hori nola hobetu aztertzen ari du Udala, eta auzotarrekin eurekin hitz egin ostean sistema berri hau ezartzea erabaki da.

 

   

orrialdea: 402 / 410

<< Hasiera < Aurrekoa 401 402 403 404 405 406 407 408 409 410 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut