Anton Mendizabalen bost eskultura jarri dira Oteiza Frontoien ondoan pilotariaren figura omenduz

Anton Mendizabalen bost eskultura jarri dira Oteiza Frontoien ondoan pilotariaren figura omenduz

Udalak Anton Mendizabalen bost eskultura jarri ditu Oteiza Frontoien ondoan, pilotariaren figura omenduz. “Pilotaz” proiektu eskultorikoa osatzen duten berrogei obretako…

Gehiago...
Udalak eta “Instalakuntza Duinak Orain” plataformak eskutik joatea adostu dute udal igerilekuaren handitze saiakeran

Udalak eta “Instalakuntza Duinak Orain” plataformak eskutik joatea adostu dute udal igerilekuaren handitze saiakeran

Udalak ingeniaritza eta arkitektura estudio bat kontratatu du Zubiaurre-Elkarguneko igerilekuen handitzearen inguruan alternatiben azterketa bat egin eta izan dezakeen kostuaren…

Gehiago...
Galdetegia - AZKOITIA OSASUNTSUA, AZKOITIA BIZIA!

Galdetegia - AZKOITIA OSASUNTSUA, AZKOITIA BIZIA!

Azkoitiko Udalak parte-hartze prozesu bat martxan jarri du Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Tokiko Planaren oinarri gisa erabiliko dena. Hori horrela, zeuk…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Karan haur arropa dendak irabazi du Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/23, Larunbata - 16:16

IMG 1630

Herrixen elkarteko eta udal ordezkariak Erakusleiho Lehiaketako irabazleekin. 

Karan haur arropa dendak irabazi du aurtengo Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa. Sari bikoitza jaso du gainera. Epaimahaiaren sariaz gain, Herritarren Saria ere Karan establezimenduarentzat izan da. Bigarren saria ETK Informatikak eskuratu du eta hirugarrena, Ainhoa gizonezkoen ile-apaindegiarentzat izan da.

ETKren kasuan ere sari bikoitza etxeratu du. Facebook bidez egindako bozkaketa saria ere ETKrentzat izan baita.

   

Jorge Alkorta da 2017ko Kirolari Onena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/22, Ostirala - 22:52

IMG 1558

Udal ordezkariak saridun guztiekin.

Urteko Kirolari Onenaren saria jaso du gaur Azkoitiko Triatloi taldeko Jorge Alkortak. 1992tik triatloian federatua, 300 bat probatan hartu du parte Alkortak bere ibilbide oparoan eta gaur ondo merezitako aitortza jaso du.

Urteroko hitzorduari eutsiz, kirol mundua izan da gaur protagonista udaletxean egin den sari banaketa ekitaldian. Alkortaz gain, beste 17 modalitatetako kirolariak izan dira sarituak: pilota, futbola, karatea, xakea, atletismoa, igeriketa, duatloia/ triatloia, ehiza, arrantza, txirrindularitza, tenisa, bolo jokoa, saskibaloia, gimnasia erritmikoa, herri kirolak, automobilismoa eta kirol-dantza.

IMG 1552

 Jorge Alkorta saria jasotzeko unean.

   

IGNAZIOTAR LURRALDEA proiektu turistikoa Europako Komisioak ematen duen EDEN sariaren garaile suertatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/20, Asteazkena - 15:04

51d59f56 cd39 42bc a36e 7b4d21647980

Erakundeetako eta hiru eskualdeetako ordezkariek prentsa agerraldia egin dute berria ezagutarazteko. 

Ignaziotar Lurraldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeak garatzen duten turismo kulturaleko proiektua suertatu da EDEN, Europear komisioaren Bikaintasunerako Europear jomugak (European Destinations of Excellence) sarietako garailea 2017 -2018 urteetarako.

Turismo Kulturala EDEN sarietan  hiru eskualdetako herrien ondare historiko kultural aberatsa proiektu amankomun batean antolatzea baloratu da.

Ignaziotar Lurraldea proiektuak Inaziotar Bidea, Hiru Tenpluak (Loiola, Antigua eta Arantzazu) eta herrietako baliabide historiko artistiko kulturalak elkar eragiten duten espazio bizi bat islatzen du.

Gainontzeko estatuetako irabazleekin batera, sari banaketa martxoaren 22an Bruselan izango da. Estatu mailan, berriz, 2018ko Fitur azokan egingo da aitortza. 

 

   

Eskuragai Euskarazko Produktuen Katalogoa 2017-2018

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/19, Asteartea - 13:10

katalogoa faldoia

Eskuragai dago Euskarazko Produktuen Katalogoa 2017-2018 www.katalogoa.eus webgunean. 0-12  eta 12-16 urte bitartekoentzat eskaintza zabala.

 

   

Azkoitia Lagunkoiak asteazken honetan egingo du hileroko bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/18, Astelehena - 13:38

Azkoitia Lagunkoiak asteazken honetan, abenduaren 20an, egingo du urtea itxi aurreko azken bilera. Taldea Elkargunean bilduko da 18:00etan eta parte  hartu nahi duen orok ateak zabalik ditu. 

   

orrialdea: 5 / 346

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut