Hilabete batzuetako lanaren ostean, LKS enpresak Udalaren eskuetan jarri du Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko dauden alternatiben azterlana, alegia. Dokumentuak aukera ezberdinak jasotzen ditu bereizitako bost fasetan exekutatzeko. Bost esku-hartzeak batuta, proiektuan lau igogailu eta hainbat pasabide, arrapala eta zebra-bide berri eraikitzea proposatzen da irisgarritasun arazoei soluzioa jartzeko. Horrek denboren eta kostuen plangintza zorrotza egitea ere eskatzen du.
Javier Zubizarreta alkateak, LKS enpresako teknikaria bidelagun duela, gaur aurkeztu die alternatiben azterlana Floreaga auzoko bizilagunen ordezkariei. Bizilagunek “bileratik pozik“ atera direla adierazi dute. Emandakoa urrats garrantzitsua da baina ia bi milioi euroko proiektuaz ari gara. Hori horrela, Udalak argi du aurrera eramateko modu bakarra faseka garatzea dela, behetik gorantz soluzioak jarriz Aretxabaleta kaleraino iritsi arte.
Iruñeko azken hilketa matxista gogor gaitzetsi du Udalak. Yolanda Jaen, 50 urteko emakumea atzo hil zen bikotekideak etxeari su eman ostean eragindako zaurien ondorioz.
Halaber, Udalak antolatzen diren gaitzespen ekitaldietan parte hartzera animatzen ditu herritarrak eta emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak errotik desagertu bitartean sentsibilizazio eta prebentzio lanetan sendo jarraitzeko konpromisoa berretsi du.
Azkoitiko KZgunean azaroan izango diren ikastaroak eta bertako formakuntza eskaintzar duzue jarraian:
KZguneako ikastaroak doan dira. Informazio gehiago: Elkargunean, 943 023 619 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita 16:00etatik 20:00etara.
Javier Zubizarreta alkateak bilera egin zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiarekin herriko egoera industrialari gainbegirada bat emateko xedez. Alkateak hainbat gai izan zituen hizpide, besteak beste, jakinarazi zion Azkoitian agortuta dagoela lur industriala baina Arau Subsidiarioak aldatze lanetan ari dela Udala Izarre Jandaloko lursailak birkalifikatzeko eta horrela, arazoari konponbidea eman. Bestetik, Sprilurrek kudeatzen dituen Oinartxo industrialdeako pabilioiei irteera nola eman ere jorratu zuen alkateak sailburuarekin. Arantxa Tapiak ondo kontutan hartu zituen esandakoak eta Azkoitiko enpresen inguruan bere departamenduak duen informazioa partekatu zuen alkatearekin.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||