Hurkoa Fundazioak, Udalarekin elkarlanean, aldez aurreko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko hitzaldia emango du. Bizi testamentua agiri bat da eta bertan pertsona batek adierazten du zer osasun laguntza edo tratamendu jaso nahi dituen bere borondatea adierazteko gauza ez denean edo bere borondatea askatasunez azaldu ezin duenean, eta baita esaterako, hildakoan zer nahi duen egitea bere organoekin. Pertsona batek bere bizitzako azken fasean edo hil ondoren, zer nolako tratua jaso nahi duen jasotzen du agiriak.
2019ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak baditu jada irudia eta leloa. Arduradun eta babesleek gaur eman dituzte ezagutzera probaren lehenengo nondik-norakoak. Aurten maratoi erdia martxoaren 30ean izango da eta hiru atleta handi ekarriko ditu gogora. Izan ere, 2019ko lasterketa iragartzeko aukeratutako irudian Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzgado agertzen dira,“Txapeldun Historiak” lelopean. Duela 25 urte, 1994an, Helsinkiko Europako Txapelketan hartutako irudia dela azaldu dute. "Balentria hura gogora ekarrita, AzkoitiAzpeitia lasterketarekin bat hasi zen historia jarraitu nahi dugu kontatzen. Txapeldun handien historiak, historia ahaztezinak. Esfortzu, elkarlan eta eskuzabaltasun historiak. Inspiratu eta bultzatu gaituzten historiak".
Igande honetan, abenduak 9, pilotarekin hitzordua dugu Azkoitian. Gurea pilotalekuan, 4 ½ eskuz banakako Emakume Master Cup txapelketaren finala jokatuko da eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ikuskizuna bermatuta dago emakume pilotarien maila ikusita. Gaur egin dute aurkezpena Oteiza pilotalekuetan eta bertan izan dira protagonistak: Oihana Orbegozo eta Amaia Aldai promozio mailan eta Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar 1.mailan. Oihana Orbegozo gipuzkoarra da, azpeitiarra, eta beste hirurak bizkaitarrak.
Amaiera gozoa eta jendetsua eman zitzaion atzo Euskaraldiari. 11 egunetako ekimenak emango du bere uzta. Azkoitian euskararen aldeko manifestuaren irakurketarekin eta txokolate beroarekin agurtu zen Euskaraldia.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||