Udala sare metalikoak jartzen ari da lurrean egon daitezkeen plastikoak ibaira erortzea saihesteko, haizearen edo beste edozein mugimenduren ondorioz. Sarea lurzoruaren eta barandaren azpikaldearen artean jartzen da tarterik gera ez dadin eta ondorioz, haizeak mugitzen dituen plastikoak ez daitezen zulotik erori, Miguel Angel Bastida zinegotziak azaldu duen moduan.
Ibaia garbi mantentzeko neurrietako bat da, kutsadura murrizteko eta dugun baliabide garrantzitsuena babesteko.
Zabalik dago jada inauterietako Mozorro Lehiaketan eta Taberna Apainketa Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea. Parte hartu nahi izanez gero, Udaletxeko Harrera Bulegoan eman behar da izena. Horretarako azken eguna martxoaren 1a izango da
Larunbateko mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte izatea. Bestetik, partaideak martxoaren 2an, 19:30etik 20:30era, eliza ataritik pasa beharko dute derrigorrez. Epaimahaia tabernak ikustera 20:30etik aurrera joango da.
HHI-Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako zentroak egoitza berria estreinatu du. Orain arte, Elkargunean kokatua zegoen eta Bizenta Mogel kalera tokialdatu da, hain justu, lehen Orientazio eta Enplegu zerbitzuek zituzten instalazioetara. Aldaketa arrazoi bategatik egin da. Elkargunean dagoen Gazteria Zerbitzuak ez zuen behar adina espazio.
Gazteria Zerbitzuak kalitatezko zerbitzua emateko toki gutxiegi zuenez, egoera aztertu ostean, helduen eskola tokiz aldatzea erabaki zen.
Udalak eta Jandonianiz plazako bizilagunek hasi dituzte jada plaza berritzeko obrak. Lanak, garajeetara sartzen den ura ekiditeko dira.
Lan hauek aprobetxatuz, Udalak argiteria eta hiri altzariak berrituko ditu.
Halaber, orain dauden zuhaitzak atera eta beste gune batean landatuko dira.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||