Erasmus proiektuari esker, Padua hiritik hogeitaka neska-mutil etorri dira Azkoitira egun hauetan. Elkartruke programan hartu dute parte eta aurretik Azkoitia BHIko ikasleek izan zuten Italiara bidaiatzeko aukera. Istituto Femminile Don Bosco delle Figlie di Maria Ausiliatrice zentrokoak dira gazteak eta italiarrez hartu ditu alkateak, hitz gutxi batzuen ostean gaztelerara pasa den arren, espainiera ulertzen baitzuten ikasleek.
Udalak hilerriaren ahalmena handitze aldera, 40 hezurtegi berri eraiki ditu bertan eta esleitzeko prozedura abiatu du. Hezurtegiaren erabilera eskaera egiteko epea zabalik dago eta maiatzaren 17ra arte luzatuko da. Hezurtegi bakoitzaren prezioa 624,22 eurokoa izango da 75 urterako. Horixe da Udalak hezurtegia erabiltzeko ezarritako denbora epea: 75 urte.
“Goenatxo II. Gehiena eta Gorena“ izenburupean, Juan Jose Unanue, Goenatxoren biografia liburua aurkeztu da gaur goizean Udaletxean. Familia eta lagunak ondoan dituela, esker oneko hitzak izan ditu harri jasotzaileak. Hunkitu ere egin da, batez ere, Jon eta Asier semeek bertsoak abestu dizkiotenean, bere emazte Aintzane Alberdi eta alaba Eiderren begiradapean. Esker oneko hitzak baino gutxi gehiago atera zaizkio gaur Goenatxori.
Herritar guztiei adierazten zaie Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen datozen udal hauteskundeetan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera Bulegoan agerian egongo dela, apirilaren 8tik 15era bitartean, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||