Bihar, maiatzak 24 eta datorren astean, 27tik 31ra, Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bidegorria itxita egongo da artapen lanengatik. Bidegorria itxita egongo da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:30era aipatu egunetan.
Ikusi aurtengo "Gu ere bertsotan" jaialdiak eman duena ondorengo bideoan. Aurten guztira 186 neska-mutilek hartu dute parte. Floreaga Ikastetxeko LH5 eta 6ko 106 ikasle eta Azkoitia BHIko DBH1eko beste 80 ikasle igo dira oholtza gainera. Ikusi bideoa:
XXVIII. Udaberriko Musikaldia arrakasta itzela izaten ari da. Santa Kutz komentua txiki geratu da musika zikloaren baitan eskaini diren lehen hiru kontzertuetan. Larunbat honetan, maiatzaren 25ean, izango da azken kontzertua eta duela lau urte sorturiko Kamerata Oiasso taldeak agurtuko du aurtengo edizioa.
Taldeak Bidasoa eta inguruko musikariek osatzen dute nagusiki eta Santa Kutzen doinu britainiarrak interpretatuko dituzte. Purcell, Elgar, Holst eta Walton, garai ezberdinetako lau konpositore ingelesen obrekin osatu dute egitaraua.
Helburuak partekatzen dituztela eta taldelanak emaitza hobeak ematen dituela beti sinetsita, gaur Izarraitz Lanbide Heziketa Eskolan elkartu dira Azkoitia Lagunkoia taldeko kideak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko arduradunak bertako ikasleen gonbidapenari erantzunez. Bidelagun izan dute Euskadi Lagunkoiako arduradun Ainara Tomasena.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||