Iraurgi Berritzenen eskutik, III. Zientzia eta Teknologia Azoka egin da gaur Azkoitian, ikasturtean zehar bailarako ikastetxeetan landutako proiektuak erakusgai jarriz. Mari Jose Arregi zinegotziak azaldu bezala, “ekimena hutsune bati erantzun nahian sortu zen. Ikastetxe, eragile eta erakundeok ikusten genuelako eskualdean zientzia eta teknologia esparruetan zerbait egin beharra zegoela etorkizuneko beharrei eta etorkizunean enpresek beharko dituzten profilei erantzuteko”. Horren aurrean, Arregik esan du elkarlanari ekin, eta gaiari heltzea lortu dela.
Anaitasuna Kakute Xake taldeak eta Iraurgi Abesbatzak piztuko dute aurtengo San Juan sua hilaren 23an. Talde biek 40. Urteurreuna ospatzen dute aurten eta Udalak aitortza egin nahi die bakoitzak bere ibilbidean egin duen lan onagatik. Batzuk xakea zabaltzen eta sustatzen eta besteak, euren ahotsak plazaratzen. Guztiak dira Azkoitiko herriaren enbaxadore eta horretxegatik nahi ditu Udalak zoriondu.
Udalak bere gaitzespenik irmoena helarazten du emakumeen kontrako indarkeria adierazpen ororen aurrean, eta Azkoitian genero biolentzia egotzita, atxilotu duten 31 urteko ustezko erasotzailearen kasua gogor salatu du. Halaber, Udalak babesa eskaintzen dio biktimari eta bere esku jartzen ditu Udalak dituen baliabideak.
Antonio Oteiza Fundazioak hainbat ekitaldi antolatu ditu artistaren omenez. Oteiza XX. mendeko arte sakratuaren autore esanguratsuenetarikoa da. Azkoitiko herriarekin duen lotura estua tarteko, herrian kokatu ahal izan zen bere izena daraman fundazioa 2007an sortu zen orduko alkate Asier Aranbarrik sustatuta, eskultorearen obra babesteko eta bere balioak, gogoetak eta filosofía hedatzeko xedez. Oteizak berak onartu izan du “bere espiritua nomada den arren, oso hemengoa, oso azkoitiarra sentitzen” duela bere burua.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||