Ibai Ondo kaletik Xabier Munibe kalera tokialdatuko da taxi geltokia. Datorren astelehenean, uztailaren 8an, egingo da aldaketa eta egun horretatik aurrera, taxi zerbitzua nahi duenak Elkarguneko tunelaren parera joan beharko du. Garraio zerbitzuak gune berean bateratzeko helburuarekin egin da aldaketa. Horrela, ondoan egongo dira autobus eta taxi geltokiak, herritarren erosotasunerako.
Andramaixetako IX. Laburmetrai Lehiaketan izena emateko azken eguna ostiral hau da, uztailak 5. Aurten “Beldurra” izango da gai nagusia eta beldurrarekin loturikoak izan beharko dute laburmetraiak. Bestalde, filmen luzera aldatu da oinarrietan. Aurreko urteetan gehienez 4-10 minutukoak izatea eskatzen zen eta aurten 12 minutura igo dute luzera. Gehienez, beraz, 12 minutukoak izango dira lanak. Gutxiengo denborarik, berriz, ez da zehazten.
Asteburuan cricketa jabetuko da Oteiza Frontoiez, bertan 8. Cricket Txapelketa jokatuko baita. Aurten herri ezberdinetako 56 jokalarik hartuko dute parte ekimenean. Zazpi laguneko zortzi talde osatu dituzte denera herrien arabera: Arrasate-Eibar, Gasteiz, Urretxu-Zumarraga, Agurain, Donostia, Zestoa-Azpeitia eta Azkoitia bi talderekin.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||