“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak elkarlanean “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute hondakinen gaikako bilketan aurrerapausuak ematen…

Gehiago...
Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Herriko plaza goraino bete dute gaur Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta…

Gehiago...
"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

Azkoitiko Udala parte-hartze prozesu bat bultzatzen ari da Adikzioen Prebentzio Komunitarioari buruzko Udal plana eta Azkoitiko Osasun Mahai Komunitarioa sortzeko…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

2013ko Andramaixetarako herritarren proposamen eta ekarmenak jaso nahi ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/29, Larunbata - 01:00

prentsandramai.pngUztaila iristear da eta dagoeneko ari da sumatzen festa usaina. Gero eta gertuago daude 2013ko Andramaixek eta Udala ari da jada festen inguruan laneanFesta herrikoietan sinesten du, azkoitiarrek parte hartu, bizi eta gozatzeko moduko festetan, eta horregatik legegintzaldia hasi zenetik jaietan herriko talde eta herritarrak inplikatzeko ahaleginetan ari da. Eta horretarako bide berri bat ireki du aurten: gaurtik uztailaren 10era bitartean, azkoitiarren iritzia jasotzeko galdetegi bat jarri da udal webgunean eta baita herriko gune esanguratsuenetan ere, azkoitiarren iritzia ekarpenak jasotzeko.

Horrez gain, herriko talde eta elkarteekin bilera bat ere egingo da, haien parte hartzea indartzeko zer egin aztertzeko. Bilera uztailaren 10ean izango da Elkargunean, arratsaldeko 18:30ean.

 

   

Laburmetrai lehiaketa: indartuagoa eta zabalagoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/29, Larunbata - 01:00

logo-korto.pngBadator Andramaixetako III. laburmetrai lehiaketa. Eta indartuago eta zabalagoa dator gainera aurten, berrikuntzekin: bi sari egongo dira, bata aditu talde batek emandakoa, eta bestea publikoarena, 600 eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Eta horrez gain, deialdia Azkoititik kanpora zabaltzeko ahalegin berezia egingo da. Gaia, honakoa: zurrumurruak, jarduna, paolak, txutxumutxuak... Lanak entregatzeko azkeneko eguna abuztuaren 6a izango da. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.

 

   

Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko egunarekin bat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/28, Ostirala - 12:10

hirukiarroxa.pngGaur, ekainak 28, Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko Eguna da eta egun horrekin bat egin du Azkoitiko Udalak. Horregatik, hiruki arrosa ezarri du udaletxeko balkoian, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak proposatuta. Hiruki Arrosa naziek erabili zuten homosexualak bereizteko konzentrazio eremuetan eta gaur egun sarraski hura gogoratu eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da.
   

Musika gune bateratu bat egingo du Udalak Elkargunean, herriko taldeekin adostuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/26, Asteazkena - 12:29

mueskola.pngElkargune musikala proiektua martxan da. Azken urteotan Azkoitian musika talde eta elkarteen beharrak asetzera datorren proiektua da, talde eta eragileekin elkarlanean landu eta diseinatutakoa, azkoitiarren beharrei erantzun eta herriko azpiegitura hobeto aprobetxatuko dituena. Horretarako, Elkargunearen azpilaldean dagoen lokal handia egokitu egingo da, eta bertako beste lau lokal insonorizatuko dira. Musika eskola, herriko banda, eta herriko musika taldeekin elkarlanean ari dira proiektua lantzen, eta 2014ko abendurako amaituta izatea espero da.

 

   

IMSERSOko oporraldia eskatzeko epea zabalik dago, uztailaren 12ra arte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/26, Asteazkena - 10:11

IMSERSOko oporraldia eskatzeko epea zabaldu du jada Espainiako Gobernuak eta interesa duten pertsonek uztailaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera orria. Udaletxeko harreran bulegotik tramitatuko dituzte eskariak, beraz, interesatuek bertara joan beharko dute eskaria egitera: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
   

orrialdea: 350 / 403

<< Hasiera < Aurrekoa 341 342 343 344 345 346 347 348 349 350 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut