Azken prestaketekin batera, hasi da festa usaina nagusitzen Azkoitian. Gaur hasi dira etxeetan jaietako egitaraua banatzen eta gaur eta bihar artean etxe guztietara iristea espero da. Udal Musika Bandak botako du aurtengo Andramaixek lehertuaraziko dituen txupinazoa. Justu aurretik, Udalak omenaldia egingo dio Musika Bandari udaletxeko batzar aretoan. Ekitaldira gonbidatuta daude Bandatik igaro diren musikari guztiak eta gaur egungo kideak eta baita, beren aitortza eta eskertza adierazi nahi dieten herritarrak ere. Ekitaldia, irekia, 11:30ean izango da abuztuaren 14an.
Xabier Munibe ikastolako sarreran estalpea egiteko lanetan ari dira egun hauetan eta langileek bukatzear dute egin beharrekoa. Lanek 80.000 euroko aurrekontua dute. Egurrezko egitura batek sostengatuta, polikarbonatozko panelak jarri dira estalpea eraikitzeko. 12x10 metroko neurriak ditu babestutako guneak.
Azkoitiko Udalak antolaturiko bisita gidatuen eskaintzak jarraipena izango du asteburu honetan. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan, eta Udaleko Ondar eta Turismo zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, gune historiko monumentala eta parroquia ezagutzeko aukera izango da. Bihar, abuztuak 3, eguerdiko 12:00etan, parrokiatik abiatuta, bisita gidatua egingo da gune monumentala ezagutzeko eta etzi, igandean, parrokian bertan izango da bisita eguerdiko 12:00etan.
Andramaixetako bazkarietarako izen-ematea abuztuaren 7an, datorren asteazkenean, zabalduko da, bai hilaren 16an, Ikurriña plazan antolatzen den familien bazkarirako, eta bai abuztuaren 18an egiten den koadrilen bazkarirako. Izena udaletxeko Kultura sailean eman beharko da bertara joanda edo 943 85 71 70 telefonora deituta.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||