Urteroko egitarauari jarraituz Elkargunea itxita egongo da abuztuaren 12tik 25era. 26an zabalduko ditu ateak.
Alderdi guztietako ordezkariek bat egiten dute ibaia zaintzearen aldarrikapenarekin eta Andramari jaien atarian dei bat luzatu dute: festetan ere ibaia errespetatu eta zaborrik ez botatzeko bertara. Udal ordezkariak Iñaki Eizagirre eta Gorka Alberdi herritarrekin bildu dira, azken hau aspalditik ari baita ingurunearen aldeko borroka partikularra egiten eta egoera hobetzeko proposamenak mahaigaineratzeko orduan, udalaren kolaboratzaile bihurtu da.
Urtean zehar urriak izaten dira San Martin ondaregunea bisitatzeko aukerak. San Martin egunean eta bisita gidatuetan ireki ohi da. Justu larunbat honetan, abuztuaren 10ean, egingo da bisita gidatua, Udalak antolatuta. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan antolatu da bisita eta udaleko Ondare eta Turismo zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek zuzenduko du.
Udalak 4.000 zapi berri atera ditu aurtengo Andramari jaien atarian eta larunbat honetan, abuztuaren 10ean, egingo da banaketa. Udal zinegotziak arduratuko dira zapiak banatzeaz eguerdiko 12:00etatik 13:00era bitartean Kontzejupean. Pertsona bakoitzak gehienez lau zapi jaso ahalko ditu. Zapiak doan banatuko dira.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||