Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Mintzalagunei omenaldia egingo zaie ekainaren 28an

Mintzalagunei omenaldia egingo zaie ekainaren 28an

Mintzalaguneko bidelagunei, alegia, euskaldun berriekin euskara praktikatzeko biltzen diren euskaldun zaharrei, omenaldia egingo zaie datorren ostegunean, ekainaren 28an. 19:00etan izango…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

250 haur baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo danborradan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/12, Asteartea - 09:23

danborradaentsegu.pngUmeen danborrada indartzeko erabakia hartu du aurten Umore Ona elkarte antolatzaileak, eta dirudienez, ahalegina ari da emaitzak ematen: dagoeneko 250 umetik gora apuntatu dira parte hartzeko. Ekitaldia indartzeko asmoz, danborradaren data aldatzea erabaki zuten elkartekoek eta ikastetxeak inplikatzea: Pazko igandean izan beharrean hurrengo larunbat arratsaldean egingo da hemendik aurrera (aurten, apirilaren 6an) eta badirudi data aldaketa horrek animatu egin dituela haurrak eta gurasoak. Entseguak ere hasi dira dagoeneko: atzo izan zen aurrena, eta astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:00etan, Gurea frontoian.

 

   

2013ko udal aurrekontuak eta beste hainbat gai onartzeko plenoa, ostegunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/12, Asteartea - 08:54

Ostegunean (hilak 14) ez ohiko plenoa egingo da, 19:00etan. Gai garrantzitsuena, 2013ko aurrekontuak onartzea. Horrekin batera, hirigintzako hainbat gai ere jorratuko dituzte, eta baita Martxoaren 8aren harira Bilduk eta EAJk aurkeztuko dituzten mozioak ere, eta Parot doktrinaren inguruan Bilduk aurkeztuko duenarekin batera. Hemen duzue gai ordena.
   

Jendetza, emakumeen eskubideen alde

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/11, Astelehena - 11:36

m8kontzentratx.pngJendetza batu zen iragan ostiralean, martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira eliz atarian egin zen elkarretaratzean. Dozenaka herritar bildu ziren, tartean lan gatazkan dauden San Jose egoitzako langileak eta emakumeen eskubideak aldarrikatuz, testu bat irakurri zuten. Emakumeen eskubideen alde borroka egunerokoa dela esanez amaitu zuten bilkura.

 

   

Haur eta gaztetxoentzat ekitaldiz beteta dator Pazko Astea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/11, Astelehena - 10:23

gazteastesantu.pngAste Santuko oporrak gero eta gertuago daude, eta jai egun horietan herriko haur eta gaztetxoek zer gozatua izateko programa zabala prestatu du Gazteria Sailak. Zehazki, bi programa antolatu ditu: bata, ludotekatik, 4 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta bestea, topalekutik, 12 eta 17 urte bitartekoentzat. Sukaldari txikiak, altxorraren bila, paddel lehiaketa, paintballera irteera... ekintza ezberdin ugari antolatu dira eta parte hartzeko dagoeneko eman daiteke izena Elkargunean. Epea martxoaren 20an amaitzen da.
   

Garazi Odriozolak irabazi du Auzoko programaren aurreneko lehiaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/08, Ostirala - 10:14

auzokoirabazle.pngAuzoko programaren lehiaketak badu irabazlea: Xabier Munibe ikastolako Garazi Odriozola. Lehiaketa honetan munduan zenbat hizkuntza hitz egiten diren galdetu zen, eta 500 lagunek hartu zuten parte, Floreaga, Xabier Munibe eta Elkargunean ezarritako kutxetan erantzunak sartuta. Zozketa bidez aukeratu dute irabazlea, eta joko bat jasoko du. Orain bigarren lehiaketa bat egingo da, Urola Ikastolan. Honako galderari erantzun beharko diote hango ikasleek: "Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Azkoitian?". Parte hartzeko, ikastetxean bertan jarritako kutxan sartu beharko dira erantzunak. Lehiaketaren ostean, Auzoko zer den azaltzera joango da ikastetxe horretara programaren dinamizatzaile Tere Aldalur.

   

orrialdea: 345 / 374

<< Hasiera < Aurrekoa 341 342 343 344 345 346 347 348 349 350 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut