Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Omenaldi hunkigarria egin zaie Mintzalaguneko bidelagunei

Omenaldi hunkigarria egin zaie Mintzalaguneko bidelagunei

Euskararen arnasgune bilakatu zen atzo arratsaldean Udaletxeko batzar aretoa, Udalak eta Aek-k sustatuta, Mintzalagun programako euskaldun zaharrei egindako omenaldi ekitaldian.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

'IKT: web aplikazioen garapena' formazio ikastaroan izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/17, Asteazkena - 08:11

formacion.pngUrola Erdiko Enplegu Planaren barruan, eta Lanbidek finantziatuta, eskualdeko langabetuei zuzenduriko formakuntza espezializatua antolatu du Loiola Berrikuntzak Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Ikastaro horietako bat "IKT: Web Aplikazioen Garapena" izenpean eskainiko da, maiatzaren 7an hasi eta ekainaren 20ra bitartean, astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 14:00etara. Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbestekoa da langabetua eta Urola Erdian erroldatua izatea (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman), eta goi-mailako ikasketak izatea informatika eta komunikazioan edo ingenieritza informatikoan. Partehartzaileen hautapenerako elkarrizketak egingo dira. Izena emateko epea irekita dago, maiatzaren 3ra arte, eta interesatuek Azpeitiko Lanbideko bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan (943 023 820) . http://www.lanbide.net/plsql/

 

   

Santa Kutzeko bidea, zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/12, Ostirala - 10:13

Azkoitia eta Munategi Santa Kutzetik lotzen dituen errepidea zabalik dago jada. Luizi baten ondorioz hilabete inguru itxita egon ostean, garbitu dute errepidea eta dagoeneko normal erabili daiteke.
   

Bihar (larunbata) autobus geltokietan aldaketan, Duatloia dela eta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/12, Ostirala - 10:11

Bihar (larunbata) duatloia jokatuko da herrian, eta hori dela eta, aldaketa txiki batzuk egongo dira autobus geltokietan: 15:30etik 18:00etara Altzibar eta San Martingo geltokietan ez da geldituko autobusik, gainerako geltokietan bai.
   

Gaikako bilketa Vs bilketa masiboa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/11, Osteguna - 08:04

honlantalde2.pngHondakinen lan taldearen bigarren saioa izan zen atzo. Bertan, Imanol Azpiroz GHK-ko administrazio kontseiluko kide eta Sanmarko mankomunitateko presidente ohiak Gipuzkoako diputazioak datozen urteetan lurraldean martxan jarri nahi duen hondakinen kudeaketa sistema azaldu zuen, bilketa masiboaren eta gaiakako bilketaren arteko ezberdintasunak nabarmenduz. Gipuzkoan batez beste, hondakinen %30a soilik bereizten dela nabarmendu zuen Azpirozek, eta hori orain arte hondakinen bilketa masiboa sustatu delako izan dela adierazi zuen. Horren aurrean, Diputazioak, prebentzioan, berrerabilpenean, berziklapenean oinarritutako gaikako sistema baten alde egin duela esan zuen,  bai osasunarentzat, bai, ingurumenarentzat eta baita ekonomikoarentzat ere hobea zelako.

 

   

Aingeru kaleko 30ean sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/10, Asteazkena - 08:05

alantzentx.pngAingeru kaleko 30.ean dagoen eraikin berriko sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da. Etxebizitza horietako bat erosi nahi duenak baldintza batzuk bete behar ditu eta izena eman behar du aurrena Azkoitia Lantzen S.A.ren bulegoan (943 85 71 51). Horretarako epea jada ireki da eta maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00era). Informazio gehiago: hemen.

 

   

orrialdea: 342 / 377

<< Hasiera < Aurrekoa 341 342 343 344 345 346 347 348 349 350 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut