Andramaixetako XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketara aurkezturiko lan guztiak ikusgai egongo dira Torrezuri erakustokian abuztuaren 30ean eta 31n, eta iraileko ondorengo egunetan: 1, 6, 7 eta 8. Ordutegia:
-Ostiraletan: 18:00-20:00
-Larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 /18:00-20:00
LH3 eta DBH4ko ikasleei zuzenduta, Elkargunean ikasturte osoan zehar emango den teknologia berrietan trebatzeko ikastarorarko izen-ematea datorren astelehenean, irailaren 2an zabalduko da eta 16an itxiko da. Ikastaroari hasiera irailaren 19an emango zaio eta partaideek ikasturte guztian zehar astean behin, ordu eta laurdeneko saio bat izango dute.
Udalak Andramaixetan ondo pasatzeko eta ondo pasarazteko gogotsu kalera atera diren herritarrak txalotu eta eskertu ditu, festa giro polita nagusitu delako herrian.
Umore onean ari dira azkoitiarrak Koadrilla Eguna ospatzen. Sukaldariak indar guztiak jarri dituzte sukaldaritza lanetan eta itxura oneko paella atera dute. 150 kilo arroz, 112 kilo oilasko, 40 kilo txorixo, beste hainbeste haragi eta txerri saiheski, 30 kilo tipula, 30 kilo ilar eta 30 kilo piper erabili dituzte 1.500 lagunentzat bazkaria prestatzeko. Mahaietan esker oneko jatunak, Um Blem Ble oihu egiten duten bitartean. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN edo sartu albistean BIDEOA ikusteko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||