Ezohiko itxura hartu du gaur udaletxeko udalbatza-aretoak. Normalki ordezkari politikoek okupatzen dituzten eserlekuetan gaur xake jokalariak izan dira protagonista. Anaitasuna Kakute Xake Taldeak, bere 40. urteurrena ospatzen ari dela-eta, ukitu berezia eman nahi izan dio gaurko jardunaldiari eta eszenatokiz aldatu.
Udako etenaldia eta gero, Azkoitia Lagunkoiak bere lan dinamika berreskuratu eta hileroko bilerei ekin nahi die. Datorren asteazkenean, irailaren 18an ekingo dio lanari. Ohikoa denez, bilera Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan. Bilera irekia da eta interesa duen oro gonbidatuta dago. Helburua da guztiok zahartzaro hobeago batez gozatzeko aukerak lantzea.
Kirol instalazioen etengabeko hobekuntzarekin jarraituz, Udalak belar artifizialezko gune bat egokitu du Txerloian, jokalariek beroketetarako. Indarrezko ariketak edo hasierako entrenamenduak egiteko prestatu da gune berria. Harmailen aldamen batean kokatzen da beroketa tokia eta 250 m2tik gora ditu. Beroketa gune berriak futbol zelaia hobeto mantentzen lagunduko du, kalte gutxiago jasango baitu.
Ttipi Ttapa elkarteak atzo arratsaldean aurkeztu zuen irailaren 28an egingo den III. Lasterketa Solidario Inklusiboa. Aurten bildutak dirua Marea Urdinarentzat izango da, aurreko urteetan Katxalin eta Aspanogi elkarteentzat izan den bezala. Antolatzaileen esanetan, aurreko edizioetako datuak mantentzea eta ahal bada, gainditzea dute helburu. Aurkezpenean bidelagun izan zuten Angel Martin Kirol zinegotzia, Udalaren babesa erakusteko eta ekimenarengatik zoriondu eta eskerrak emateko xedez.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||