Lanak aurkezteko epea gaurtik maiatzaren 15era luzatuko da.
Udalak eta Hike eizan! lantaldeak III.Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa abiatu dute, hitanoa, eta bereziki noka, sustatzeko xedez. Gaur zabaldu da lanak aurkezteko epea eta maiatzaren 15a izango da horretarako azken eguna.
Adin tarteei dagokienez, hiru mailatan banatzen da lehiaketa: 14 urte artekoek, 15 eta 18 urte bitartekoek, eta 18 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte. Kategoria bakoitzean bertso-sorta onenari emandako sariez gain, Azkoitia Saria jasoko dute maila bakoitzean bertsorik onenak idatzi dituzten herritarrek.
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udaleko Berdintasun arloak lagunduta, Geure Gelatik Liburu Azokaren edizio berri bat antolatu du, emakumeek literaturan, liburugintzan, eta oro har, kulturan egiten duten ekarpena balioan jarri, haien lanak ezagutzera eman, eta emakume idazleei bozgorailua jartzeko xedez. Aurretik antolatu izan zuen arren, 2022an berrartu zuen ekimena Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, eta aurten apirilaren 11tik 13ra bitartean gauzatuko da. Egun horietan liburu eta literatur mundua jabetuko da Portaleburu Erakusketa Aretoaz.
Ilusioz atera dira gaur arratsaldean haurrak kalera. Jantzi apainak soinean, danbor-joleek irudi politak utzi dituzte. Azkoitiko herriak hiri-gutuna jaso zueneko 700. urteurrenak ere presentzia izan du, karrozak data esanguratsu hura irudikatu baitu. Lapitzeroaren eta paelleroen figurak ere, are eta bereziagoa egin dute gaur arratsaldeko danborrada. Ohitura denez, kantinerak eta banderadunak udaletxeko balkoira igo dira, eta Ana Azkoitia alkateak Azkoitiko bandera jaso du, danborjoleek "Azkoitia" obra jotzen zuten bitartean, momentuak merezi zuen emozioa eraginez.
Aurreko urtean ez bezala, aurten eguraldia lagun izan da, eta umeek erruz gozatu dute, Tata eta Umore Ona elkarteen eskutik. IKUSI ARGAZKIAK HEMEN
Udalak ekonomia saneatua du, eta aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzen du. Horixe da 2023ko aurrekontuaren likidazioak ondorioztatzen duena. Gerakina 6.231.382,38 eurokoa da, eta besteak beste, Floreagako irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko erabiliko da, dagoeneko horretarako Udalak diru-partida bideratu baitu.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||