Gaztaneneako parke estali ondoko lorategiko lurra egokitzen ari dira euria egiten duenean parkera urik sar ez dadin. Izan ere, lorategiko malda tarteko, ura parkera zuzentzen da ur putzuak edo lokatza sortuz parke ertzetan. Hori saihesteko, atzo hasi ziren lanak. Lanek 19.888,70 euroko aurrekontua dute. 24.065 eurokoa BEZ barne. Obra hau amaitutakoan, argiteria ipintzeko eta beste zenbait hobekuntza burutzeko lanei ekingo zaie.
Umeak, gazteak eta helduak alaitu ditu Errege Magoen etorrerak. Gau magikoa da gaurkoa eta ilusioa da nagusi. Melchor, Gaspar eta Baltasar eskuzabal etorri dira eta gau luzea dute aurretik. Haurrak gogotik saiatu dira goxokiak poltsikoratzen Errege Magoak gertutik ikustera hurbildu diren guztiek "Ekarrikooooo" ohikutzen zuten bitartean. Oinetakoak ipini eta ea nola portatzen diren Errege Magoak.
Maria Chimenok, Nahia Lizarazuk, Intza Arangurenek eta Nagore Fernandezek irabazi dute patata tortilla lehiaketa. 25 taldek eman dute izena eta azkenean 21 patata tortilla aurkeztu dituzte Artxamendi Topalekuak Gazte Astearen baitan antolatzen duen ekimen honetara. Neska-mutilak gogor aritu dira goizeko hamarretatik aurrera nork jaki goxoagoa prestatu. Epaimahaiak ez du lan erraza izan. Tortillen itxura eta zaporea neurtu dituzte epai lanetan aritu diren Sonia Vazquez, Marijose Arregi eta Laida Beristain udal ordezkariek. Saria talde batek eman duen arren, intentzioa denek ipini dute. Saridunek hamarna euroko diru-saria eta zinerako sarrerak eskuratu dituzte. Zorionak!
Gabonetako oporren azken txanpan, badator umeentzat hitzordu magikoena dena. Errege Magoak bete-beteta omen datoz. Erregeen kabalkada igande arratsaldean 19:30ean aterako da Santa Klaratik eta urteroko ibilbidea egingo du. Santa Klaratik Plazaberrira joango da eta handik Plaza Nagusira, hantxe egongo da Herodesen Jauregia. Plazatik Goiko Kale zeharkatu eta Ibai Ondotik berriro eliza aurrera joango da kabalgata Ama Birjinari eskaintza egitera.
Aurretik, Errege Magoen pajeak eliza atarian egongo dira eskutitzak jasotzen arratsaldeko 16:30etik aurrera. Ekarrikoooooooo…
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||