Anton Mendizabalen bost eskultura jarri dira Oteiza Frontoien ondoan pilotariaren figura omenduz

Anton Mendizabalen bost eskultura jarri dira Oteiza Frontoien ondoan pilotariaren figura omenduz

Udalak Anton Mendizabalen bost eskultura jarri ditu Oteiza Frontoien ondoan, pilotariaren figura omenduz. “Pilotaz” proiektu eskultorikoa osatzen duten berrogei obretako…

Gehiago...
Oteiza Pilota Eskolak sasoi berri bati ekingo dio Alex Juaristiren eskutik

Oteiza Pilota Eskolak sasoi berri bati ekingo dio Alex Juaristiren eskutik

“Haize berriak datoz Oteiza Pilota Eskolara. Alex Juaristik hartuko du erreleboa. Momentu garrantzitsua da klubarentzat”, iragarri zuen atzoko prentsa agerraldian…

Gehiago...
Gabon egitaraua 2017-2018

Gabon egitaraua 2017-2018

KLIKATU IRUDIAN GABON EGITARAUA HANDIAN IKUSTEKO:

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Eneritz Arrietak irabazi du Emakume Master Cupeko finala

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/06, Asteazkena - 14:15

sopela

‪Eneritz Arrietak irabazi du Sopelan jokatu den Emakume Master Cupeko Lehen Mailako finala. Maite Iriarte azpeitiarraren kontra jokatu du. Partidu polita, giro aparta. Zorionak Eneritz! Eta bejondeizuela bioi!

   

“Urbanue” herri barruko autobus zerbitzua, larunbat arratsaldeetan ere bai

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/05, Asteartea - 15:42

Azkoitiko Udalak “Urbanue” herri barruko autobus zerbitzuaren ordutegia zabaldu du. Abenduaren 1etik, larunbat arratsaldeetan ere autobusa ibiliko da ohiko ibilbideak eginez.

Orain arte, larunbatetan goizez bakarrik eskaintzen zen autobus zerbitzua eta arratsaldez ez zegoen zerbitzurik. Baina hau ez da hobekuntza bakarra izan.

Hirugarren ibilbidearen ordutegia ere zabaldu egin da. Alegia, besteak beste, liburutegia, Oteiza frontoiak, Floreaga auzoa edota Santa Klara lotzen dituenarena. Liburutegitik azkeneko aldiz 20:15ean aterako da, Auzmendi bidera 20.32an iritsiz eta hasierako puntura 20:36an bueltatuz.

   

Euskararen aldeko adierazpen instituzionala irakurri du alkateak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/04, Astelehena - 21:06

IMG 0872

Euskararen aldeko adierazpen instituzionala irakurri du Javier Zubizarreta alkateak, udaleko eta elkarteetako ordezkariek babestuta. Jarraian plazan elkarteek eurentzat euskarak duen esanahia adierazi dute. 

Ikusi argazki guztiak

   

Javier Zubizarreta. “Euskarak mundu oso bat hartzen du bere baita eta euskara ikasten duenari mundu horrek ateak zabaltzen zaizkio”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/04, Astelehena - 13:27

IMG 0816

“Euskaldun jaiotzeko zortea izan dugunok, badakigu euskarak mundu oso bat hartzen duela bere barruan eta euskara ikasten duenari mundu horren ateak zabaltzen zaizkiola”, esan du Javier Zubizarreta alkateak, plaza-bete haurren aurrean. Eskoletako ikasleak izan dira protagonista gaur goizean. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bildu dira, puxikak eskuetan.

Euskararen aldeko aldarrikapena egin dute, euskarari arnasa eta hegoak eman nahian. Ideia Lehiaketako saridunei sariak banatzeaz gain, ikasleek euskara zer den eurentzat adierazi dute irakurketa ezberdinekin. “Behin betiko” abestia irakurri eta udaletxeko balkoitik “Azkoitian euskarak 365 egun geu izateko euskararen herrian” jartzen duen kartela zintzilikatu dute.

   

Euskararen aldeko aldarria entzungo da astelehenean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/12/01, Ostirala - 09:02

 

IMG 7783

Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduak 3a, igandea denez, Azkoitian, Udalak, ikastetxeek eta herriko elkarte eta eragileek astelehenean ospatuko dute. Egun osoan entzungo da euskararen aldeko aldarria.

Goizez ikastetxeak izango dira protagonista nagusiak. 11:30etan eskoletatik atera eta plazara gerturatuko dira. Bertan, Javier Zubizarreta alkateak harrera egingo die balkoitik eta besteak beste, ikastetxeen artean egin duten gutun trukaketa tarteko, gutun batzuk irakurriko dituzte eta euskararen aldeko mezuak barruan daramatzaten puxikak puskatu. “Behin betiko” abestia era kantatuko dute eta gaztetxo batzuk udaletxeko balkoira igoko dira euskararen aldeko mezua irakurri ahalko den kartela zintzilikatzera.

   

orrialdea: 3 / 341

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut