Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

2018ko lehen seihilekoan 2.270.071,7 kilo hondakin jaso dira guztira Azkoitian. Horietatik 1.421.399,1 kilo berreskuratu dira gaikako bilketaren bidez. Hau da,…

Gehiago...
Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena 1772 sarrera izatera helduz. Aldiz, erabilera…

Gehiago...
Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/21, Ostirala - 10:57

IMG 1528

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo berritu eta koadro elektrikoak aldatzea bakoitzaren hondatze mailaren arabera.

Lan hauek burutzearen helburuak dira segurtasuna bermatzea, diferentzialaren akatsak eta elektrizitate ihesak saihestea, eta azpiegitura osoa prest izatea hurrengo faserako, alegia, kaleetako argiak aldatu eta hobeto argiztatzeko modua egiten denerako. Oraingoz, esku-hartzea instalazioetara mugatuko da. Erabat beharrezkoa zen egoera txarrean baitzeuden. “Urte askotan ez dira instalazioak ukitu, horrek eragiten dituen arriskuekin. Ezkutuko lan asko zegoen egiteko eta horretan ari gara”, dio obra zuzendaria den Joseba Garmendiak.

   

Eskualdeko merkatarientzat erretiroa eta eskualdatzearen inguruko bi jardunaldi antolatu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/21, Ostirala - 10:20

log IBUrola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaia lantzeko jardunaldi informatiboak antolatu ditu. Jardunaldi zikloa bi  saio ezberdinetan egituratuko da eta lehenbizikoa irailaren 27an ospatuko da Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehen solairuan 14.30etik 16:30era. Lehen saioak, merkatarien erretiroa izango du hizpide. Saioan zehar, erretiroa egoki kudeatzearen garrantzia aurkezteaz gain, kontutan hartu beharreko aldagai eta xehetasunak azalduko dira. Besteak beste, kotizazio urteak nahiz zenbatekoak izango dira hizpide.

   

Omenaldia eta gero, Mintzalagun martxan da. Praktikatu eta bizi

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/20, Osteguna - 13:16

Azkoitiako Mintzalagun3 2019-2019 ikasturtean Mintzalagun egitasmoa martxan da. Azkoitiko AEK euskaltegiak Udalarekin elkarlanean egitasmoa abian jarriko duen zortzigarren urtea izango da. Beraz, urte hauetan guztietan izandako esperientzia eta giro ona lagun, indartsu dator Mintzalagun.

Izan ere, mintzalagun programako bidelariek, euskaldun zaharrek, ekainaren 28an, udaleko pleno aretoan omenaldi hunkigarri eta jendetsua jaso zuten. Euren borondatez eta euren debora librean beste herritar batzuk euskaraz hitz egiteko pausuak eman ditzaten egiten duten lana aitortzeko eta eskertzeko festaren ondoren, egitasmoa sendo eta tinko datorrela esan dezakegu.

   

Azkoitiko Zezenzaleak elkarteak zezen astebukaera antolatu du 500. urteurrena ospatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/20, Osteguna - 11:59

IMG 1660

Azkoitian zezenzaletasunaren inguruan hitz egiten duen lehen dokumentua 1518koa da. Urte hartako inauteriei egiten zaie erreferentzia idatzian. Data horren harira, Azkoitiko Zezenzaleak elkarteak sokamuturraren 500 urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu irailaren 28tik 30erako asteburuan. Gaur aurkeztu dute egitaraua elkarteko antolatzaile diren Jose Manuel Jimenezek eta Iban Arregik, eta Zelailuze ganadutegiko Jose Oñederrak. Bidelagun izan dituzte Sonia Vazquez zinegotzia eta Juan Bautista Mendizabal herriko kronista. Azken honek Azkoitiko zezenzaletasunaren inguruko hainbat pintzelkada eman ditu, 500 urteotako hainbat pasadizo eta bitxikeria partekatuz.

Besteak beste, karretoia, trikipoteoa, bazkaria, sokamuturra eta zekorren entzierroa antolatu dituzte asteburu osorako. Halaber, Torrezuri aretoan erakusketa ipiniko dute eta larunbatean, hilaren 29an Kontzejupean, Musika Bandak pasodobleen kontzertua ere eskainiko du.

   

OHARRA: Altzibar hiribideko errai bat itxita egongo da bihar eta etzi

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/19, Asteazkena - 14:52

Bihar eta etzi, irailaren 20an eta 21ean, Zumarragara doan errepideko errai bat moztuta egongo da Gipuzkoako Foru Aldundiak galtzadan egin behar dituen konponketa lanengatik.

Zumarragako norabidea duen erria itxiko da. Bitartean, ibilgailuak Ugarte industrialdea zeharkatu beharko dute Gurutze Gorri pareko biribilgunean sartu eta Garbigune pareko gurutzebidean irtenez.

   

orrialdea: 1 / 386

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut