Euskaraldia sustatzeko erakunde adierazpena onartu du udalbatzak

Euskaraldia sustatzeko erakunde adierazpena onartu du udalbatzak

Udalak azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldia ekimena babestu eta indartzeko beste urrats bat eman du, egun horietan guztiok…

Más...
Udako bisita gidatuak

Udako bisita gidatuak

Azkoitiko kultur ondarea ezagutzera emateko xedez herritarren eta bisitan etortzen direnen artean, Udalak, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, udako bisita gidatuak antolatu…

Más...
Andramaixetan zer? Ikusi egitaraua

Andramaixetan zer? Ikusi egitaraua

KLIKATU HEMEN EDO IRUDIAN ANDRAMAIXETAKO EGITARAUA JAISTEKO.

Más...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Koadrilen Eguna: 126 kilo arroz mahaira

Sábado, 18 de Agosto de 2018 15:04

IMG 3160

Koadrilen Eguna da gaurkoa. 126 kilo arrozekin batera prestatu dituzte beste 35 kilo txorixo, 84 kilo oilasko eta 70 kilo haragi. Ia 1400 lagun elkartu dira Herriko plazan egunaz gozatzeko. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

   

Jose Miguel Arraunzek jaso du Margo Lehiaketako lehen saria

Sábado, 18 de Agosto de 2018 08:48

IMG 2827

Urtez urte partaidetza zabalagoa du Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko Inazio Iriarte Margo Lehiaketak. Aurtengo edizioan, XXXVII.ena,  20 lan aurkeztu dira hainbat lekutatik etorritako artisten eskutik. Aurten lehenengo saria Jose Miguel Arraunzek eraman du Erandiora. Bigarren sariduna eta hirugarrena, arabarra eta bizkaitarra, Fernando Areta eta Leticia Gaspar dira, hurrenez hurren. Lehiaketaren arduradun eta epaimahaiko kide den Juan Bautista Mendizabalek esan duenez datorren urtean izena aldatuko zaio lehiaketari eta "Nazioarteko Margo Lehiaketa" deituko zaio, hain zuzen, nazioarteko izaera hartzen joan delako urtez urte. IKUSI ARGAZKIAK

   

90 urte ondo ospatuta!

Viernes, 17 de Agosto de 2018 23:36

IMG 2606

Egun berezia izan da gaurkoa 1928an jaiotako gizon emakumezkoentzat. Urtero bezala, aurtengo urtean 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrak omendu dituzte Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak. Javier Zubizarreta alkateak haien "langile izaera" eta "nortasuna" azpimarratu ditu. Gerra eta gerraondoa, bizitzaren gazi-gozoak bizita, gaur egun "ezagutu zuten gizartea baino hobea" dutelako zoriondu ditu eta opatu die ez diezaietela inoiz falta eurek ondokoei  emandako maitasuna. Familia giroan ospatu dute eguna eta batzuk dantzara ere animatu dira. Bejon deizuela!  IKUSI ARGAZKI GUZTIAK 

   

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta bikote azpeitiarrak irabazi du Dantza Txapelketa

Viernes, 17 de Agosto de 2018 21:42

IMG 2780

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta bikote azpeitiarrak irabazi du Dantza Txapelketa. Bigarren saria eskuratu dute Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek, hauek ere azpeitiarrak eta hirugarren saria Lezora joan da Maider Aginagaren eta Iker Belintxonen eskutik. Zortzi bikotek hartu dute parte. Zorionak txapeldunoi!

   

Oharra: Dantza Txapelketa Elkargunera lekualdatu da

Viernes, 17 de Agosto de 2018 13:38

Arratsaldeko 18.00etan izango den Dantza Txapelketa Plaza Berritik Elkargunera lekualdatuko da eguraldia tarteko. Beraz, dantzariekin hitzordua 18:00etan Elkargunean. Barkatu eragozpenak.

   

página 1 de 383

<< Inicio < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Próximo > Fin >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut