Azkoitiko Udala

 
  • modo
  • modo
  • Letra-tipoa handitu
  • Default font size
  • reducir tamaño fuente
 "Itzal galdua" dantza ikuskizuna, Gero Axular dantza taldearen eskutik

"Itzal galdua" dantza ikuskizuna, Gero Axular dantza taldearen eskutik

Gero Axular dantza taldeak "Itzal galdua" ikuskizuna taularatuko du larunbat honetan, apirilaren 30ean,  Baztartxo Antzokian, arratsaldeko 18:30an. Ikuskizuna adin guztietako…

Gehiago...
Azkoitia musikatuko  dute bertako eta kanpoko musikariek maiatzaren 6an eta 7an

Azkoitia musikatuko dute bertako eta kanpoko musikariek maiatzaren 6an eta 7an

Donostia 2016ren baitan antolatu den EMUSIK jaialdiaren egoitza izango da Azkoitia maiatzaren 6an eta 7an. Bizkargi Musika Eskolako musikariek eta…

Gehiago...
Maiatzaren 5ean zabalduko ditu ateak aurtengo Garagardo Azokak Goenatxo omenduz

Maiatzaren 5ean zabalduko ditu ateak aurtengo Garagardo Azokak Goenatxo omenduz

Maiatzaren 5ean emango zaio hasiera aurtengo Garagardo Azokari eta bi asteburutan izango da garagardoaren bueltan sortzen den festaz gozatzeko aukera.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Floreagako eta Xabier Munibeko ikasleak, udal ordezkari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2016/04/29, Ostirala - 10:40

Udal Entzunaldia Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten gazteak udaletxean izan dira Javier Zubizarreta alkateari ikasturtean zehar landutako gaiaren berri eman eta proposamenak aurkezten. Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek hartu dute parte urteroko bilkura berezi honetan.
Agenda 21en baitan, aurten, elikadura jasangarria landu dute hainbat alderditan sakonduz: elikagai osasungarriak, ekologikoak, litxarreriak eta janari industrialak jateko ohitura, fruta jatearen garrantzia, elikagaiekin sortzen diren hondakinak, herriko baratza parkea, erleek sufritzen ari diren egoera, Asiako liztorra...

   

Maiatzaren 5ean zabalduko ditu ateak aurtengo Garagardo Azokak Goenatxo omenduz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2016/04/29, Ostirala - 08:59

IMG 1719 Maiatzaren 5ean emango zaio hasiera aurtengo Garagardo Azokari eta bi asteburutan izango da garagardoaren bueltan sortzen den festaz gozatzeko aukera. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten aurtengo edizioa Iraurgi Sasikaboiko eta Anaitasunako presidenteek, Maier Lizasok eta Pedro Urdapilletak, hurrenez hurren, Angel Martin Azkoitiko Kirol zinegotziarekin batera.
"Iazko arrakasta ikusita, aurten ere bi taldeok batera antolatzea pentsatu dugu", esan zuten arduradunek. Bigarren urtea da ISBk eta Anaitasunak bat egiten dutela ekimena aurrera ateratzeko eta nobedade azpimarragarririk ez dagoela esan arren antolatzaileek, urtez urte ahalegintzen dira gauzak hobetzen. "Iaz esaterako, otartekoak eta kañak jarri genituen, pitxerra baino ekonomikoagoa izatearren".
Edonola ere, ehun ba lagunek egiten dute lan boluntarioki azoka egunetan eta antolatzaileek bai Udalari eta bai gurasoei eskerrak eman nahi izan zizkieten.

   

Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek saneamendu eta horniketa sareak berritzea adostu dute San Martinen eta Inazio Iriarten

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2016/04/29, Ostirala - 07:25

Azkoitiko Udalak bideratuta ditu San Martingo eta Inazio Iriarteko saneamendu eta horniketa sareak berritzeko gauzatuko diren bi proiektuak. San Martinen, Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetan egingo dira lanak. Obrak 403.392 (BEZa barne) euro kostako dira eta Udaletxea eta Gipuzkoako Urak arduratuko dira finantziazioaz.
Gipuzkoako Urak S.A. arduratuko da obrak lizitatzeaz, esleitzeaz eta zuzentzeaz. Aste honetan bertan aterako ditu lizitaziora San Martinen egingo diren lanak eta datorren astean gauza bera egingo du Inazio Iriarteko 9 eta 23 zenbakien artean egingo diren obrekin.
Inazio Iriarteko esku-hartzearen aurrekongua 226.801eurokoa da. Gipuzkoako Urak-ek jarriko ditu 101.757 euro eta gainerakoa udaletxeak ordainduko du. Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetako lanei dagokienez, kostua 176.591 eurokoa da. Horietatik Gipuzkoako Urak-ek 84.943 euro ipiniko ditu eta Udalak beste 94.632 euro.

   

Zumarragako bidegorrian ibiliko dira bihar Floreaga eta Xabier Munibeko ikasleak bizikletaz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2016/04/29, Ostirala - 06:37

Bihar, apirilak 30, goizeko 10:30etik 12:00etara, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako ikasleak eta gurasoak bizikletaz Aginagara joango dira eta beraz, Zumarragako bidegorrian ibiliko dira. Eskola Kirolaren barruko jarduera da, Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak lagunduta. Ohikoa baino jende gehiago ibiliko dela jakinarazten dugu.

   

Azkoitia "musikatuko" dute bertako eta kanpoko musikariek maiatzaren 6an eta 7an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2016/04/28, Osteguna - 15:37

emusik Donostia 2016ren baitan antolatu den EMUSIK jaialdiaren egoitza izango da Azkoitia maiatzaren 6an eta 7an. Bizkargi Musika Eskolako musikariek eta Kataluniatik eta Alemaniatik datozen taldeek elkarlanean bi emanaldi eskainiko dituzte herrian entzuleen gozamenerako. Gaur egin dute aurkezpena Donostiako Musika eta Dantza eskolako zuzendari Mikel Matek, Bizkargi Musika Eskolako zuzendari Mari Jose Arregik eta Sonia Vázquez Kultura zinegotziak.

Ekimenak Donostia 2016 proiektuaren zati bat bederen herriratzeko aukera ematen du, bertako eta atzerriko musikariak hartu-emanean jartzeaz gain. Izan ere, Azkoitian eskainiko diren kontzertuez gain, Azkoitiko Musika Eskolako ikasleek Donostiako Illunben egingo den inaugurazio ofizialean ere parte hartuko dute. 9.000 musikari elkartuko dira, erdiak atzerritarrak. Guztiek batera hainbat obra interpretatuko dituzte. Festa erraldoia izango da, kanpoko 128 Musika Eskola eta bertako beste 63 zentro elkartuko baititu.

   

orrialdea: 1 / 232

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

logoopendata.png

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

picasa-argazkiak.jpg

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut